TXIRRINDULARITZA

Elorrioko Nazioarteko Ziklokrosa, bertan behera

by | 2020/12/03

Datorren urteko urtarrilaren 6an lehiatzekoa zen Elorrioko proba, baina COVID19 gaitzak sorturiko pandemiaren bilakaera dela eta ezin izango da egin azkenean, Elorrioko Txirrindulari Elkartea, Elorrioko Nazioarteko Ziklokrosaren elkarte antolatzaileak jakinarazi berri duenez.

Antolatzaileen asmoa zen nazioarteko txirrindulari onenak biltzea, baina erreferentziazko herrialdeetan (Herbehereak eta Belgika) kirolariei ezarri zaien berrogeialdia kontutan hartuta, aurreikusitako plangintza ezingo da bete.

Aurten probaren 45. edizioa izan behar zuen, pixkanaka hazten doan Euskal Herri mailako lasterketarik ospetsuenetarikoa den honetan. Etorkizun hurbilean Munduko Kopako egutegian sartzea da helburua, horretarako aurtengo ekitaldiari begira inbertsio ekonomikoa zein sarien kopurua dexente haunditu zutelarik.

Beraz, mundu mailako txirrindulari onenetarikoak bertaratzerik ez zutela, proba bertan behera uzteko deliberoa hartu du antolakuntzak, baina dagoeneko hurrengo edizioari begira hasiak dira prestaketa lanetan buru-belarri.

Iazko edizioa

2019ko proban, Felipe Orts (Teika UCI Cycling Team) eta Lucia Gonzalez (Nesta Skoda Alecar) izan ziren irabazleak.

44. Elorrioko Nazioarteko Ziklokrosaren sailkapenak:

GIZONEZKOAK ELITE-23 URTEZ AZPIKOAK

1 FELIPE ORTS LLORET 58:04.247

2 DIETHER SWEECK a 13.481

3 DAVID MENUT a 24.347

4 DIETER VANTHOURENHOUT a 44.578

5 ISMAEL ESTEBAN AGUERO a 54.554

6 KEVIN SUAREZ FERNANDEZ a 1:11.514

7 XABIER MURIAS GARCIA 8 7:24.610 1:14.346 2.832 59:18.593 7:12.267

8 GORKA IZAGIRRE INSAUSTI 8 7:20.885 1:29.126 14.780 59:33.373 7:19.930

9 WIETSE BOSMANS 8 7:35.047 1:43.628 14.502 59:47.875 7:02.968

10 SEAN DE BIE 8 7:22.278 2:01.029 17.401 1:00:05.276 7:20.954

EMAKUMEZKOAK ELITE-23 URTEZ AZPIKOAK

1 LUCIA GONZALEZ BLANCO 

2 MANON BAKKER  

3 AIDA NUÑO PALACIO 

4 JOYCE VANDERBEKEN 

5 AMANDINE FOUQUENET 

6 AUDREY MENUT 

7 ANAIS MORICHON 

8 PAULA DIAZ LOPEZ 

9 SANDRA TREVILLA SAMPERIO 

10 AMELIE LAQUEBE 

JUNIOR EMAKUMEZKOAK: 1 OLIVIA ONESTI, 2 MARIA PARAJON FUENTES, 3 ALICE BARBOTIN, 4 LYDIA PINTO LARENJO, 5 AINARA ALBERT BOSCH

JUNIOR GIZONEZKOAK: 1 BAPTISTE VADIC , 2 ELIOTE PONCHON, 3 MATHEO COQUIN, 4 BRYAN OLIVO, 5 POTET FABIEN

KADETE GIZONEZKOAK: 1 RICARDO MARTIN BUBA, 2 PAU MARTI SORIANO, 3 RAUL MIRA BONASTRE, 4 MIGUEL GONZALEZ DIAZ, 5 LAURENSOT EDGAR

KADETE EMAKUMEZKOAK: 1 VANIA RICO UCLES, 2 CAROLINA VEGA GONZALEZ, 3 LOLA LISABOIS, 4 MARIA MEDIAVILLA LAFUENTE, 5 CLAUDIA PEREZ JOVER

MASTER EMAKUMEZKOAK: 1 ISABEL CASTRO CAL, 2 ISABEL BORRERO RODRIGUEZ, 3 LILIAN SORIANO CEPEDA, 4 BEATRIZ VICENTA BAEZA PEREZ, 5 WEIMAR ASHLEE JEAN

MASTER 30: 1 JON URTEAGA DELGADO, 2 MIGUEL VALLES FERNANDEZ, 3 IÑAKI CARRO MEABE, 4 JOSE LUIS BLANCO TELEÑA, 5 ALEJANDRO GONZALEZ FERNANDEZ

MASTER 50: 1 XABIER MENDIARAZ ARRILLAGA, 2 MIGUEL ANGEL TABOADA RODRIGUEZ, 3 CASTOR GONZALEZ LUIS, 4 JAVIER CONDE MADRID, 5 MANUEL GUTIERREZ BERMEJO

MASTER 60: 1 ABELARDO MARTINEZ TARAZONA, 2 ROBERTO CAMIRUAGA SANGRONIZ, 3 JUAN CARLOS LOPEZ REGUERO, 4 JUAN ANTONIO GONZALEZ-BERENGUER HURTADO, 5 F. ANTONIO FERNANDEZ MATAMOROS

TXIRRINDULARITZA

Share This