EUSKAL SELEKZIOA/MENDI LASTERKETAK
Euskal Selekzioko partaideen emaitza Zermatteko lasterketan
Azkorbebeitia, Iñarra, Larruzea eta Alonso lehen hogeien artean Zermatten jokatutako
Munduko Kopako lasterketan
Munduko Koparen azken lasterketetan sartuta dago jada egutegia. Atzokoan, Suitzako Zermatt herri ederrean izan zuen geltokia. Azken urteekin alderatuta, ibilbidea aldatuta zetorren Matterhorm Ultraks Extreme lasterketa, baina hala ere, mendi-mendiko lasterketa izan zuten korrikalariek. 25 kilometro eta 2800 metroko desnibel positiboa sahiestu behar izan zituzten korrikalariek.
Hamabigarren lasterketa zuten Munduko Kopa osatzen ari diren korrikalariek Zermattekoa. Lasterketa guztietan bezala, maila izugarria elkartu zen irteeran. Munduko Kopan lehen postuetan dabiltzan korrikalari gehienak, lasterketa irabazteko asmoarekin irten ziren. Denetan azkarrena, Daniel Antonioli italiarra izan zen. Lehen kilometroetan buruan jarri zen, eta ez zien besteei irabazteko inolako aukerarik utzi, nahiz eta azken kilometroetan Christian Mathys suitzarrak begien bistan izan zuen italiarra. Antoniolik, 3 ordu, 30 minutu eta 15 segundo behar izan zituen garaipena lortzeko. Hogei segundora sartu zen Mathys suitzarra eta ia minutu bat beranduago Zaid Ait Malek espainiarra.
Euskaldunen artean, Ander Iñarra izan zen onena helmugan. Iñarrak, 4:02,04 denbora behar izan zuen ibilbidea amaitzeko (18. postua). Atzetik, hurrenez-hurren izan zituen Asier Larruzea eta Axier Alonso denbora berdinarekin (4:05,06).
Top 10 men of
Matterhorn #UltraksExtreme, 12th stage of the Migu Run #SkyrunnerWorldSeries19: pic.twitter.com/4Vodc0AggR— Skyrunning (@Skyrunning_com) August 23, 2019
Emakumeetan ere, Munduko Kopako onenak plazaratu ziren garaipenaren bila. Azken lasterketa irabazi zuen Johana Astrom suediarrak izugarrizko nagusitasuna erakutsi zuen Norvegian egin zuen antzera. Lasterketa alpinoak gutxik bezala menderatzen ditu eta atzo ere berdin egin zuen. Astromek, 4 ordu, 12 minutu eta 51 segundotan amaitu zuen ibilbidea. Atzetik, Hillary Gerardi amerikarra (4:14,48) eta Denisa Dragomir errumaniarra (4:27,36) helmugaratu ziren.
Euskaldunen artean, Oihana Azkorbebeitia izan zen onena hamargarren postuan. Bizkaitarrak, 4 ordu 46 minutu eta 17 segundo behar izan zituen Zermatteko helmugan.
The top ladies of the @Ultraks «EXTREME» – they are in for a real technical treat! #skyrunnerworldseries19 #Ultraks2019 #UltraksExtreme pic.twitter.com/WCd4dxSblE
— Skyrunning (@Skyrunning_com) August 23, 2019
Top 5 women of
Matterhorn @Ultraks «EXTREME», 12th stage of the Migu Run #SkyrunnerWorldSeries19: pic.twitter.com/hoxj6yedLX— Skyrunning (@Skyrunning_com) August 23, 2019
*Munduko Kopako hurrengo proba, irailaren 15ean jokatuko da Pasturon (Italia). 27 kilometroko eta 2650 metroko desnibel positiboa ditu Zacup Skyrace lasterketak.
Euskal Futbol Selekzioa zelaietan berriro
‘I Basque Country International Women’s Cup’ jokatuko da apirilaren 8tik 11ra, Euskal Selekzioa, Argentina, Nigeria eta Venezuelaren artean
Iñaki Ibero: “Euskal Selekzioaren ofizialtasuna da gure helburu nagusienetako bat”
Elkarrizketa Euskadiko Arraun Federazioko presidente berriarekin
Luis Mari Elustondo: “Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa eman dugu”
«Hasitako bideari jarraipena eman diezaiola» eskatzen dio hurrengo presidenteari