FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Euskal Futbol Selekzioa zelaietan berriro

by | 2021/03/31

I Basque Country International Women’s Cup

Euskal Futbol  Selekzioa zelai baten gainean bilduko da berriro. 2017ko azaroaren 25ean jokatu zuen azkeneko partida. Eibarren izan zen, Txekiar Errepublikaren aurka, eta 2-1 irabazi zuen.

Oraingoan ‘Basque Country International Womens Cup‘ txapelketan ikusiko dugu. Txapelketa atzo bertan aurkeztu zuten Bilboko Itsas Museoan Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Iñigo Juaristi hautatzaileak eta Aintzane Encinas haren laguntzaileak.

Lauko txapelketa izango da.  Euskal Selekzioa, Argentina, Nigeria eta Venezualaren artean. Lezaman eta Zubietan jokatuko dira partidak. COVID-19aren murrizketak direla eta, harmailak hutsik egongo diren arren, partidak ETBk emango ditu.

Txapelketa FIFAko egutegiaren barruan jokatuko da. Hau da, selekzioen partidak jokatzeko Nazioarteko Federazioak aukeratuta dauzkan egunetan.

Bi finalaurreko izango dira, hirugarren eta laugarren sailkatuak definitzeko balioko duen partida batekin eta lehen edizio honetako selekzio txapelduna izendatzeko finalarekin.

Egutegia

  • Apirilak 8 (18:30): Argentina-Nigeria (Zubietan)
  • Apirilak 8 (21:00): Euskal Selekzioa-Venezuela (Lezaman)
  • Apirilak 10 (11:45). Hirugarren eta laugarren postuak (Lezaman)
  • Apirilak 11 (11:45). Finala (Zubietan)

 

Share This