EUSKAL PILOTA

Euskal Pilota Selekzioak brontzezko domina lortu du Joko Internazionalean

2021/10/24

Euskal Pilota Selekzioak brontzezko domina lortu du Joko Internazionalean Franekerreko kantxan

 

Larunbat goizean gizonezkoen Joko Internazionaleko espezialitatearen txanda izan zen Franekerreko kiroldegian. Guztira 6 selekzio lehiatu ziren eta Euskal Pilota Selekzioari Italia eta Belgikaren aurka lehiatzea egokitu zitzaion multzoen fasean. Lehen partida italiarren aurkakoa izan zen, eta ezin izan zuen hobeto hasi, 6-3 irabazi baitzion espezialitate honetan beti oso ondo lehiatzen den Italiari.

Bigarren partida, multzoko gogorrena zen Belgikako taldearen aurka izan zen, gaur egungo Europako Junior txapeldunordea dena. Partida gaizki hasi zen euskal pilotarien interesentzat 0-3ko emaitzarekin baina Euskal Selekzioko mutilek ez zuten amore eman eta aukerak izan zituzten amaierara arte. Hala ere, azkenean 4-6 galdu zuten multzoko bigarren sailkatuz eta finalerdietara sartuz. Finalerdia Valentzia faborito nagusiaren aurka jokatzea egokitu zen eta puntu bakoitza borrokatu arren 3-6 galdu zuten. Atsedenik gabe, hirugarren eta laugarren postua lehiatu zuten Holandako selekzioaren aurka eta oraingoan Euskal Pilota Selekzioko mutilek ez zuten hutsik egin, hirugarren postu historikoa lortuz 6-1 irabazita.

2021eko EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA. 2. eguneko goizeko emaitzak:

Gizonezkoen Joko Internazionala

Euskal Selekzioa 6 vs Italia 3.

Euskal Selekzioa 4 vs Belgika 6.

FINALERDIAK

Euskal Selekzioa 3 vs Valentzia 6.

  1. eta 4. POSTUA

Euskal Selekzioa 6 vs Herbehereak 1.

2021eko EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA. 2. eguneko arratsaldeko emaitzak:

Wall-Ball Gizonezkoak 15 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Italia 0.

Wall-Ball Gizonezkoak 17 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 0.

Euskal Selkzioa 2 vs Erresuma Batua 0.

Wall-Ball Emakumezkoak 17 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Italia 0.

Wall-Ball Emakumezkoak 19 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Italia 0.

Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 0.

Wall-Ball Gizonezkoak 19 urtez azpitik

Euskal Selekzioa 2 vs Italia 0.

2021eko EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA

Asteburu honetan, Euskal Pilota Selekzioak C.I.J.B nazioarteko Pilota Erakundeak antolatzen duen Europako Junior Pilota txapelketan parte hartuko du Herbehereetako Franeker hirian. Bertan pilotako 3 espezialitatetan, Llargues (joko zuzena), Joko Internazionala (joko zuzena) eta Wall-Ball (joko ez zuzena), lehiatuko dira eta 3 maila desberdinetan parte hartuko dute (15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko kategoriak).

Guztira 7 neska, 7 mutil eta 2 hautatzailek bidaiatuko dute nazioarteko txapelketa honetara eta bertan Italiako, Ingalaterrako, Belgikako, Valentziako eta Herbehereetako selekzioen aurka aritu beharko dira.

Espezialitateak:

Llargues-a (joko zuzena): Gizonezkoak.

Joko Internazionala (joko Zuzena): Gizonezkoak eta emakumezkoak.

Wall-Ball-a: Gizonezkoak eta emakumezkoak.

Wall-Balleko espezialitatean hiru kategoriatan lehiatuko dira (15, 17 eta 19 urtez azpiko kategoriak) eta Llargues eta Joko Internazionalean 19 urtez azpiko kategoria bakarrean.

Guztira 6 selekziok parte hartuko dute: Euskal Herria. Valentzia. Belgika. Ingalaterra. Herbehereak. Italia.

2002tik 2007ra jaiotako 14 neska-mutilek osatuko dute Euskal Selekzioa (7 mutil, 7 neska eta 2 hautatzaile):

Laia Salsamendi (Uharte), Enara Gaminde (Kurene), Maddi Barrocal (Bergara), Ane Mendiburu (Uharte), Naroa Agirre (Abantzu), Miren Larrarte (Suberri), Leire Garai (Zaramaga), Ibai Arroitajauregi (Lagun Onak), Jon Gerrikabeitia (Durango Pelotazaleak), Igotz Bilbao (Kurene), Aner Iglesias (Upo Mendi), Oier Hormaetxe (Lezama), Aimar Amondo (Herriaren), Lier Arrien (Lagun Onak).

Ekhi Ziarrusta: Wall-Ball hautatzailea.

Joxe Mari Mitxelena: Llargues eta Joko Internazionaleko hautatzailea.

2017an hartu zuen parte lehen aldiz Euskal Selekzioak txapelketa honetan, Valentzian hain zuzen ere, eta mutiletan bakarrik lehiatu baziren ere, tituluren bat eskuratu zuten. Gerora, 2019an, neskak ere lehiatu ziren eta zenbait urre, zilar eta brontze lortu zituen euskal ordezkaritzak.

Share This