EUSKAL PILOTA
Euskal pilota egokituko txapelketako finalak igandean jokatu ziren
Argazkiak: epeirekia.eus
Euskal Pilota Egokitua Laboral Kutxa Sari Nagusiaren finalak jokatu ziren igandean, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan, 12:00etan hasita
Aingeru Senperenak eta Mikel Merinok irabazi zuten urritasun fisikoko finala eta adimen urritasuneko lehian, Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi nagusitu ziren.
Oso final desberdinak izan ziren Errenterian ikusitakoak. Adimen urritasuna duten pilotarien finalean, Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi iazko txapela defendatzera atera ziren frontoira eta uste baina errazago nagusitu ziren, alde handiarekin irabazi zutelarik: 25-11. Oso bikote sendoa osatzen dute, izan ere, 2016an Gipuzkoako txapela elkarrekin lortu zutenetik asko jokatu dute elkarrekin, eta honakoan ere maila bikaina erakutsi zuten, erasoan ondo asmatuta eta hutsegiterik egin gabe.
Iñaki Divasson eta Xabier Arizkorreta, aldiz, 4-5 aurreratu badira ere, euren mailarik onenetik urrun aritu dira, eta ez zuten garaipena eskuratzeko aukerarik izan. Kantxako euren posizioak aldatuta erreakzio txiki bat izan duten arren, urrun geratu dira txapeletik.
Oso bestelakoa izan zen urritasun fisikoa duten pilotarien arteko finala, orekatuagoa eta emozioz beterikoa izan baitzen. Partidan zehar zenbait gorabehera izan arren, azkenean, Aingeru Senperena eta Mikel Merinok jantzi d¡zituzten txapelak, Hilario Olano eta Beñat Lizasori 22-25 gailenduta.
Partidaren lehen erdia oso orekatua izan ostean, hamarna berdindita ere joan dira, hein handi batean gorriek egindako huts batzuei esker, Senperena-Merino 11-19 aurreratu dira. Olano-Lizasok, ordea, ez dute amorerik eman eta atzelariaren erakustaldi bati esker, partida orekatzea lortu dute, 21-21. Azken txanpan, ordea, urdinak sendoago aritu eta txapelak eskuratu zituzten.
Ikusle ugari bertaratu zen Agustina Otaolara, nahiz eta finalak telebistatik ikusteko aukera egon zen. Osasun pandemia dela eta hartu beharreko neurriengatik, 155 ikuslek baino ezin izan zuten pilotalekura sartu eta nahikotxo izan ziren kanpoan geratu behar izan zuten pilotazaleak
Bestalde, euskal pilota inklusiorako tresna eraginkorrenetako bat zela aspaldi ikusi zuen Mindara elkarteko bultzatzaileetako bat izan zen Mikel Izagirreri, Errenteriako bere herriak omenaldi xume eta sentitu bat eskaini zion. Bertan ikusitakoaren arabera, tresna hori eraginkorra ez ezik, erakargarria ere izan daitekeela berretsi zen txiki geratu den Agustina Otaola pilotalekuan.
Abian da Malerrekako Erronka emakumezkoen pilota txapelketa
Ados pilota elkarteak antolaturiko lehiaketaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Ezkurran
Aldabe eta Apezetxea, txapeldun
Berria Txapelketako finalean, Loitegi eta Zaldua 35-29 gainditu ondoren
Aldabe eta Apezetxea izango dira Loitegi eta Zalduaren aurkariak finalean
Aise nagusitu ziren, 35-19, Urrutia II.aren eta Labakaren aurka, Berria Txapelketako bigarren finalerdian