MENDIA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal mendi selekzioen jaia
Euskal mendi selekzioen jaia
Euskal Mendizale Federazioak heldu den larunbatan, Azaroak 30, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan Euskal Mendi Selekzioen jaia antolatu du.
‼GOGORATU / RECORDAD
⛰➡️EUSKAL MENDI SELEKZIOEN JAIA / FIESTA DE LAS SELECCIONES VASCAS DE MONTAÑA
? Azaroak 30, larunbata / Sábado 30 de Noviembre
?Jardín de Farelina (Vitoria-Gasteiz)
?17.00etatik / Desde las 17.00h
??Animatu eta hurbildu zaitezte! / ¡Animaros! ?? pic.twitter.com/e4XqDlLM0h
— Euskal Mendizale Federazioa EMF-FVM (@Emffvm) November 28, 2019
Mendiko eski selekzioak bere denboraldia hasten duen garaian mendi lasterketa eta kirol eskalada selekzioen denboraldia bere amaierara heltzen da eta guzti honen karira EMFk kirolariak omentzeko jaialdia antolatua dauka Gasteizen. Aldi berean eta Mendi Lasterketa Rankinga amaitu berritan irabazleei sariak banatuko zaizkie jaiaren egunean bertan.
Jaialdia Federazioko lehia kirol modalitate nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat zabalik egongo da. Esate baterako, orientazio kiroleko lagunek jolasak antolatuko dituzte Etxauri plazan kirol honetara hurbildu asmoz. Argazki erakusketa eta bideo emanaldietan urtean zehar egindako jarduerak izango dira ikusgai arratsalde osoan zehar eta selekzio ezberdinetako zenbait kirolarik haien modalitateen inguruko gorabeherak kontatuko dizkigute Koikili Lertxundi eta Unai Ugartemendia moderatzaileen eskutik.
Jon Martinezen “Montaña en Femenino” argazki kolekzioko erakusketa ikusteko aukera ere egongo da karpa handian, Mendi Lasterketen EMF Rankingaren sari banaketaren ondoren hasiko den bertso saioarekin batera.
Honakoa ez da Euskal Mendizale Federazioak datozen egunetarako antolatuta duen ekimen bakarra, izan ere hurrengo igande zein asteartean bestelako jarduerak topatu ahalko ditugu:
Orientazio martxa
SODUPE – 1 de diciembre – COBI Club de Orientación Bidea
El domingo 1 de diciembre de 2019 se celebrará la Marcha anual de Orientación de la EMF. pic.twitter.com/ljXUZFkAmj— AMF-FAM (@AMFFAM1) November 26, 2019
Igandean, abenduak 1, EMFk antolaturiko urteroko Orientazio Martxa ospatuko da Sudupen. COBi-ren babesarekin (Bidea Orientazio kluba) Enkarterrietako mendi ezezagunenetako batzuk ezagutzeko parada izango da igande goizean. Bi ibilbide izango dira, 14 kilometroko luzerakoa bata (3-4 ordu ingurukoa, 300+ 650- desnibela) eta 7 kilometrotakoa bestea, ordu terdi-bi orduen bueltan egin daitekeena (desnibela 125+ 225-). Izaera lehiakorrik gabeko martxa izanda ez da sailkapenik egongo eta martxaren amaieran partehartzaileek dutxa hartzeko eta bazkaltzeko aukera edukiko dute.
Mendiko segurtasuna eta prebentzioa
"Prestakuntza saioa prebentzioan eta mendiko segurtasunean" antolatu dugu @Emffvm-kin batera. Abenduaren 3an, Kulturaten. @arrasategoiena @Mondraberri https://t.co/9udhPjyE3d pic.twitter.com/mdDhIMX9wQ
— Arrasateko Udala (@ArrasatekoUdala) November 29, 2019
Bestalde, abenduaren 3an, EMF eta Arrasateko Udalaren eskutik, Kulturateko areto nagusian Mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko formakuntza saioa antolatuta dago, arratsaldeko seiretan hasita. Jarduera doakoa izango da eta ordu bi iraungo du. Bertan mendiko arriskuen aurrean segurtasunari eta prebentzioari buruzko formazioa emango zaie bertan bildutakoei, batez ere arriskuak zelan kudeatu, larrialdi egoeretan zelan jokatu eta mendian seguru zelan ibili erakutsiko delarik. Gai horietan adituak diren profesionalek emango dituzte saioak, osasun profesionalek zein teknikoek.
‘Bada garaia. Martxoaren 23an, denok San Mamesera’
Euskal Herria Kirola elkartearen oharra
Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean
Ezohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Herriko Pilota Federazioak egindako eskaera ebazteko
Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan
Altziran jokatu da C.I.J.B Erakundearen Munduko txapelketa