EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Pala Txapelketako finalerdiak, hurrengo asteburuan
COVID 19ak baldintzatutako Euskal Herriko pala txapelketa irekia azken fasean sartu da eta datorren asteburuan jokatuko dira finalerdiak Madalensoron pilotalekuan. Finalak berriz, abuztuaren 1an, larunbat goizean izango dira eta orden honetan programatu dira, lehena hirugarren mailakoa, ondoren bigarren mailakoa eta azkena lehen mailakoa.
Pasa den asteburuan hamahiru partidu jokatu ziren, denak final laurdenak. Partidu luzeak, orekatuak eta emozio handikoak izan ziren gehienak. Finala datorren astean dela eta, bikote batzuk, oraingoan, COVID19k eragin da atzeratutako bi partidu jarraian jokatu behar izan zituzten.
IRAGAN ASTEBURUKO EMAITZA GUZTIAK:
19 21 25 16 13 25 25 16 25 19 23 22 21 | 1.maila: Antxordoki-Martikorena/Salaberria-Huegun 1. “ Arrizabalaga – Lizarralde /Elejalde – San Miguel 1. “ Zabala – Elizondo / Iriarte – Gamio 2. “ Arrieta-Gurrutxaga/Loidi – Loidi 2. “ Ormazabal – Muñoa / Escudero – Beloki 3. “ Imaz – Elizalde/Ituarte-Manzisidor 3. “ Agirre-Mendigain / Arruabarrena anaiak 3. “ Iraola-Gonzalez /Hernandez – Susperregi 3. “ Aritzmendi-Arbelaitz/Illarramendi -Lertxundi 3. “ Alegria-Esoain – Imaz – Elizalde 3. “ Zumeta II- Polo / Zurutuza – Manterota 3. “ Aritzmendi – Arbelaitz / Agirre – Mendiguren 3. “ Perez – Perez / Zurutuza – Manterola | 25 25 20 25 25 22 16 25 15 25 25 25 25 |
Aipatu bezala, hurrengo asteburuan sei finalerdi hauek jokatuko dira:
1.mailan: Aizpuru (Aia)– Dagerre (Hondarribia) / Zabala (Urnieta)–Elizondo (Betelu)
1.mailan: Salaberria (Astigarraga)– Huegun(Loiola)/Elejalde (Altza)– San Miguel (Doneztebe)
2.mailan: Eskudero – Beloki(Andoain) / Salegi (Zumaia) – Matxain (Orereta
2.mailan: Loidi anaiak (Andoain)/ Atxostegi – Gallastegi (Elgoibar)
3.mailan: Imaz – Elizalde (Hernani)/ Agirre (Hernani)– Mendigain(Andoain)
3.mailan: Hernandez – Suspe ( Oiartzun ) / Zurutuza – Manterola (Hernani)
Aurtengo Euskal herriko Pala Txapelketa, GIRIZIA elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVIII. edizioa da eta urtero bezala UDALAren laguntza eta babesarekin jokatzen dela. Edizio honetan 84 bikotek hartu dute parte eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorri dira.
Abuztuaren 4an hasiko da Antiguako 72. Pilota Txapelketa
Ligaxkak 4tik 19ra izango dira, finalaurrekoak 25 eta 26an eta final guztiak abuztuaren 29an jokatuko dira
Amurriok irabazi du Arabako eskuzko Herriartekoaren 50. edizioa
Aiaraldeko derbian Amurriok 2-1 irabazi dio Laudiori eta beraz aurtengo txapela jantzi dute amurrioarrek
Euskal Herriko Pala Txapelketa azken txanpan sartu da
Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte, 08:15ean hasita