EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Pala Txapelketa aurrera doa
Badoa aurrera Madalendoron jokatzen ari den Euskal Herriko pala txapelketa irekia. Asteburuan hamahiru kanporaketa jokatu ziren, sei hirugarren mailakoak, bost bigarrenekoak eta bi lehen mailakoak.
Emaitzei dagokionez, denetarik eman ziren baina sorpresa handirik ez. Aipatu, lehen mailako bi partiduetan, oreka handia eta joko ona egon zela eta azken unerarte ez zela erabaki zein bikotek jokatuko duten kanporaketa fase berria. Asteburuan final laurdenak jokatuko dira, hurrengoan finalerdiak eta ondobidean, abuztuaren 1an edo 2an finalak.
GIRIZIA elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVIII. edizioa da aurtengoa eta paleta gomaz jokatzen da urtero. Gizonezkoen bikoteek hiru kategoritan banatuta (1-2 eta 3.maila) jokatzen dute kirol mailaren arabera, guztira 82 bikotek hartzen dutelarik parte, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako partaidetzarekin. Orohar, emakumezkoen partaidetza txikiago da, eta bikote gutxi izaten dira animatzen direnak (gehienak gazte mailan).
Uztailak 11-12 asteburuko emaitzak:
Uztailak 11-12. | ||
23 25 25 25 25 21 10 25 25 25 25 20 08 | 1. maila: Aroztegi – Erleaga / Iriarte – Gamio 1. ” Aizpuru – Dagerre / Txoperena – Gastesi 2. ” Gurrutxaga – Arrieta / Barbulo – Aranjuelo 2. ” Eskudero – Beloki / Luixa-Etxeberria 2. ” Salegi-Matxain / Garbisu – Martinez 2. ” Aranburu – Ormaetxea / Loidi – Loidi 2. ” Lekuona – Azpeitia / Atxostegi – Gallastegi 3. ” Iraola – Gonzalez / Sonia – Ginea 3. ” Arruabarrena anaiak / Landa – Zubiri 3. ” Perez – Perez / Enekoitz – Aritz 3. “ Lertxundi – Arruti/ Egialde – Arbia 3. “ Arruti – Zubiaur / Ekain – Polo 3. “ Virgilio – Roteta / Alegria- Esoain | 25 24 13 13 15 25 25 14 16 11 21 25 25 |
Bestalde, hasia da Zarautzen Emakumezkoen Frontoi Txikiko XII. Paleta Txapelketa
Bi partida jokatuko dituzte Frontoi Txikin, emakumezkoen paleta txapelketako lehen jardunaldian. June Agirrezabalagak eta Leire Merketegik Jone Iruretagoiena eta Mireia Aizpururen aurka neurtuko dituzte indarrak. Horien ostean, Karmele Martinez eta Jone Azkoagak osatutako bikoteak Saioa Iraola eta Maialen Manterolaren aurka jokatuko du.
Astean zehar jarraipena izango du txapelketak, eta finala hilaren 23an, ostegunean, izango da, Frontoi Txikin bertan.
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Lehiaketa Azpeitian jokatuko da, hiru mailatan (lehen mailan, promozio mailan eta emakumezkoen mailan), guztira 12 bikote arituko direlarik
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Joko zuzeneko modalitate ezberdinetan aritu dira: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta paxaka
Gaztedi A nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian
Goiherri bigarren sailkatu zen, Gaztedi B hirugarren, Akelarre laugarren, Mutriku bosgarren eta Gaztedi C seigarren