MENDI LASTERKETAK

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia zehaztu da

2020/06/25

Asteak dira aurtengo Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko behin behineko egutegia prest zegoela baina Covid19 gaitzak sorturiko ziurgabetasuna medio, duela egun batzuk  arte ez dute publiko egin.

Antolakuntzak dioenez, azkeneko garaiotan jaso dituzten instrukzioek baikorrak izateko bidea eman diete eta beraz itxaropenez begiratzen diote etorkizunari.

Aurreikusitakoaren arabera, kirolariek lehendabiziko hitzordua irailaren 5ean izango dute Igantzin. Geroago, Nafarroatik Gipuzkoara salto eman eta irailaren 12an Igartzan egingo da lasterketa. Urduñan (Araba) eta Arriaranen (Gipuzkoa) lehiatuko dira hurrengo probak, irailaren 19 eta 26an, hurrenez hurren.

Behin iraila pasata, urrian beste bost hitzordu egongo dira: Zegama-Aizkorrin hilaren 3an, Ibarran 10ean, Arespalditzan 17an, Amasan 24an eta Zeanurin 31n.

Azaroan Adunan lehiatzekoa den probaren data oraindik ez dute jakitera eman, egutegia zabalik dagoelako eta beste probaren bat sartuko balitz data aldatu beharko litzatekeelako,  zehaztuta baitago Adunakoa zirkuituko azken proba izango dela.

Edozein kasutan, lasterketen antolakuntzan segurtasuna bermatzea izango da lehentasuna, eta horretarako arriskuak arintzeko neurriak aplikatuko dituen protokolo bat ezarriko dute. Izatez, protokolo hau COVID19 birusa kutsatzeko arriskuak gutxitzeko tresna gisa erabiliko da ekitaldi guztietan.

Gida hau, dokumentu bizia izango da, eta bertsio berrietara egokitu beharko dute Osasun Ministerioak eta gainerako agintari eskudunek unean uneko egoerak eskatuko dituen arau, jarraibide eta gomendio zehatzetara.

Azken finean, lehiaketa bat egin ahal izateko azken baimena lurralde bakoitzeko agintari eskudunei dagokie beti, bai eta lehiaketa bakoitzeko gehieneko parte-hartzaile kopurua ezartzea ere. Guzti hau kontuan hartuta, protokolo berriak ezarri beharko dira dortsala jasotzerakoan, irteera gunean, boxetan, anoa postuetan, helmugan, etab.

Dena den, antolakuntzak zabaldutako oharrean dioenez, hurrengo astetan xehetasun gehiago jakinaraziko dituzte.

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...