HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskal Herriko launakako txapelketa mistoa irabazi du Beti Gaztek
Beti Gazteko laukote mistoak tiraldi guztietan nagusituta Euskal Herriko launakako txapelketa mistoa ere irabazi zuen pasa den larunbatean Berriozarren. Berriozarrek eta Txantreak osatu zuten podiuma eta atzetik, Amaiur laugarren sailkatu zen, Antsoain bosgarren, Bizindar seigarren eta Goiherri zazpigarren. Tamalez, Ibarrak ez zuen parte hartzerik izan.
Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketetan bezala, mistoan ere Beti Gazte izan zen txapeldun. Lesakako laukote txapeldunean Joxe Angel Mitxelena, Irantzu Goienetxe, Ainhoa Ubiria eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Udane Arbelaitz entrenatzaile zutela.
Azken emaitza honekin, orainarte erakutsitako erabateko nagusitasuna berretsi dute lesakarrek, izan ere, Beti Gaztek Nafarroako txapelketa absolutoan eta Euskal Herriko launakakoan jokatutako txapel guztiak irabazi ditu.
Berriozarreko ekitaldian, 290 kiloko kategoriako 21 urtez azpiko lehiaketaren hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen, emaitzak honakoak izan zirelarik:
- jardunaldiko emaitzak: Goiherri A 10 puntu, Goiherri B 9, Abadiño A 8, Antsoain A 7 puntu, Antsoain B 6 puntu, Getxo 5 puntu, Berriozar A 4 puntu, Abadiño B 3 puntu, Berriozar B 2 puntu eta Araxes puntu 1.
Txapelketako hiru jardunaldiak jokatu ondoren, honela geratu da sailkapen nagusia:
1 Goiherri A 30 puntu
2 Antsoain B 24 puntu
3 Goiherri B 22,5 puntu
4 Abadiño A 21,5 puntu
5 Berriozar A 19 puntu
6 Antsoain A 17 puntu
7 Getxo 12 puntu
8 Abadiño B 9 puntu
9 Berriozar B 5 puntu
10 Araxes 5 puntu
Sokatiraren hurrengo hitzordua 2022ko urtarrilean eta otsailean jokatuko den Euskal Herriko zortzinakako txapelketa izango da, non honako kategorietan arituko diren partehartzaileak: gizonezkoak 680, 640, 600 eta 560 kilotan, emakumeak 540 eta 500 kilotan eta mistoa 580 kilotan.
Ondoren, martxoaren 2tik 6ra Herbeheretako Doetinchem hirian jokatuko den munduko txapelketaren txanda izango da.
Beti Gaztek jantzi du Euskal Herriko sokatira txapelketako lehen txapela
Zuraide izan zen bigarren, Ibarra hirugarren eta Ñapurrak laugarren
Gaztedik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Laukizko taldea emakumeetan nahiz gizonetan nagusitu da
Beti Gazteko emakumeek irabazi dute Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa
Datorren azaroaren 27an lehiaketa mistoaren txanda izango da Berriozarren, 280 kiloz azpiko kategorian