HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Gaztedik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa

by | 2021/12/22

Argazkiak: egursport.com

Pasa den larunbatean jokatu ziren goma gaineko Bizkaiko sokatira txapelketako finalak, 17:00tik aurrera, Abadiñoko probalekuan, Abadiñoko sokatira taldearen 30.urteurrenaren harira.  

Hiru jardunaldi ezberdinetan garatu da txapelketa, aurrenekoa Diman jokatu zen abenduaren 4an, bigarrena Leioan hilaren 12an eta hirugarrena eta azkena Abadiñon, iragan larunbatean, abenduak 18.

Gizonezkoetan (640kg), Gaztedi (Laukiz), Murueta (Erandio), Goiherri (Erandio), eta Abadiñoko A eta B taldeak lehiatu dira, eta emakumezkoetan (520kg) berriz, Gaztedi eta Abadiñoko A eta B taldeak.

Azkenean eta hiru jardunaldietako puntuak batuta, Laukizko Gaztedi taldeak jantzi ditu txapelak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, nagusitasun haundia erakutsita.

BIZKAIKO TXAPELKETA, GIZONEZKOAK 640 KILO

Abenduaren 4an, Diman jokatutako 1. jardunaldiko emaitzak:

1 Gaztedi  4,5 puntu

2 Murueta  4,5 puntu

3 Goiherri  3 puntu

4 Abadiño B  2 puntu

5 Abadiño A  1 puntu

Abenduaren 12an, Leioan jokatutako 2. jardunaldiko emaitzak:

1 Gaztedi  5 puntu

2 Murueta  4 puntu

3 Goiherri  3 puntu

4 Abadiño B  2 puntu

5 Abadiño A  1 puntu

Abenduaren 18an, Abadiñon jokatutako 3. jardunaldiko emaitzak:

1 Gaztedi  5 puntu

2 Murueta  4 puntu

3 Goiherri  3 puntu

4 Abadiño A  2 puntu

5 Abadiño B  1 puntu

Sailkapen finala:

1 Gaztedi  14,5 puntu

2 Murueta  12,5 puntu

3 Goiherri  9 puntu

4 Abadiño B  5 puntu

5 Abadiño A  4 puntu

 

BIZKAIKO TXAPELKETA, EMAKUMEZKOAK 520 KILO

Abenduaren 4an, Diman jokatutako 1. jardunaldiko emaitzak:

1 Gaztedi  3 puntu

2 Abadiño A  2 puntu

3 Abadiño B  1 puntu

Abenduaren 12an, Leioan jokatutako 2. jardunaldiko emaitzak:

1 Gaztedi  3 puntu

2 Abadiño B  2 puntu

3 Abadiño A  1 puntu

Abenduaren 18an, Abadiñon jokatutako 3. jardunaldiko emaitzak:

1 Gaztedi  3 puntu

2 Abadiño A  2 puntu

3 Abadiño B  1 puntu

Sailkapen finala:

1 Gaztedi  9 puntu

2 Abadiño A  5 puntu

3 Abadiño B  4 puntu

Share This