HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako finalak jokatu dira Berriozarren
Argazkia: erran.eus
Asteburu honetan Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako azken jardunaldia lehiatu da Berriozarren
Euskal Herriko launakako sokatira txapelketan, emakumezkoen 260 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko finalak jokatu ziren abenduaren 14an Berriozarren eta bietan Beti Gazte suertatu zen txapeldun.
Larunbatean Berriozarko kiroldegian, emakumezkoen 260 kilokoan lauko sei talde izan ziren lanean. Parte hartzaileak, Beti-Gazte, Badaiotz A, Badaiotz B, Gaztedi, Ibarra eta Txantrea B. Gizonezkoek ere 300 kilotan azken ekitaldia jokatu zuten. Hemen ere sei talde: Ibarra, Beti-Gazte, Ñapurrak, Gaztedi, Berriozar B eta Antsoain.
Arratsaldeko 5etan hasi zen ekitaldia Berriozarko kiroldegiko frontoian eta den-denak, mutil nahiz neska, hutsetik hasi ziren, aurreko jardunaldietako puntuazioa kontutan hartu gabe.
Asteburu honetan ere Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako bi txapel lortu ditu Beti Gaztek https://t.co/Ndvda5Ayp9
— Erran (@Erran_eus) December 16, 2019
Emakumezkoetan, aurreko bi jardunaldietan bezala, jaun eta jabe izan ziren Beti Gazteko lesakarrak eta tiraldi guztiak irabazita lortu zuten txapela janztea. Badaiotz, Gaztedi, Ibarra, Txantrea eta Badaiotz B sailkatu ziren ondotik. Laukote txapeldunean, Aitziber Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Oihana Mindegia eta Ainhoa Ubiria aritu ziren, Eneko Saldias erakusle zutela. Maialen Lopez, Maria Iantzi eta Igarzabal ere aritu dira txapelketan zehar.
Gizonezkoetan, lesakarrak ligaxkako bi jardunalditan bigarrenak izanak ziren, Ibarraren atzetik, baina finalean bere onena eman eta tiraldi guztiak irabazita lortu zuten ere txapela eskuratzea, Ibarra, Ñapurrak, Berriozar, Gaztedi eta Antsoain hurrenez hurren atzean utzita. Laukote txapeldunean Beñardo Iantzi, Beñat Ordoki, Iñigo Altzugarai eta Gerardo Telletxea aritu ziren, Paskual Taberna eta Joxe Angel Mitxelena erakusle zituztela.
Beraz, orain arte, jokatu diten lau txapelak lortu ditu Beti Gaztek; emakumezkoen 240 eta 260 kilotan eta gizonek 320 eta 300 kilotan.
Orain, abenduaren 21ean Artziniegan (Araba), txapelketa mistoan burutuko da lehiaketa berezia, 280 kiloko kategorian eta ekitaldi bakarrera.
Beti Gazteko emakumeek 540 kiloko Euskal Herriko txapela jantzi dute
Gizonezkoen 600 kiloko kategoriako lehen jardunaldia ere jokatu zuten, non Laukizko Gaztedi taldea nagusitu zen
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jantzi dute Beti Gazteko mutilek
Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zen larunbatean Berangon
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketako bi jardunaldi jokatu dira
Emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia ere lehiatu zen igande honetan