HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Beti Gazteko emakumeek 540 kiloko Euskal Herriko txapela jantzi dute

by | 2022/01/30

Argazkiak: egursport.com

540 kiloko azken jardunaldian ere nagusitu ziren lesakarrak eta gizonezkoen 600 kiloko lehenbizikoa saioa Gaztedi taldeak irabazi zuen

 

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean Bakion. Emakumezkoen 540 kiloko kategorian hirugarren jardunaldi erabakigarria izan zen eta oraingoan ere tiraldi guztiak irabazita, Beti Gazteko taldea nagusitu zen eta txapela jantzi zuen. 6 puntu pilatu zituen Beti Gaztek hirugarren jardunaldi honetan, bigarren Gaztedi izan zen (5 puntu), hirugarren Ibarra (4 puntu), laugarren Badaiotz (3 puntu), bosgarren Abadiño A (2 puntu) eta seigarren Abadiño B (1 puntu).

Hirugarren eta azken jardunaldiko emaitzekin, txapelketako sailkapen orokorra honela geratu zen:

1 Beti Gazte 17,5 puntu

2 Gaztedi 15,5 puntu

3 Ibarra 12 puntu

4 Badaiotz 9 puntu

5 Abadiño A 6 puntu

6 Abadiño B 3 puntu

Beti Gazteko zortzikote txapeldunean Amaia Leiza, Ainhoa Etxegarai (beratarra), Udane Arbelaitz (oiartzuarra), Irantzu Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Ainhoa Ubiria, Maddalen Lopez eta Maria Iantzi (igantziarra) aritu ziren tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzailea eta Arritxu Muxika laguntzaile zutela.

Emakumeez gain, gizonezkoen 600 kiloko kategoriako lehen jardunaldia ere jokatu zuten, non Laukizko Gaztedi taldea nagusitu zen, Goiherriren aurretik, Beti Gaztek podioa osatu zuelarik.

Sailkapena honela gelditu zen:

Gaztedi, 11 puntu

Goiherri, 10 puntu

Beti Gazte, 9 puntu

Ibarra, 8 puntu

Ñapurrak, 7 puntu

Amaiur, 6 puntu

Txantrea, 5 puntu

Zuraide, 4 puntu

Berriozar, 3 puntu

Abadiño, 2 puntu

Antsoain, 1 puntu

Datorren larunbatean Erandion jokatuko da bigarren jardunaldia eta bi saioetako puntuak kontutan izanda sei talde onenak arituko dira otsailaren 12an Pobesen jokatuko den finalean. Erandioko ekitaldian ere emakumeen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute.

Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia

-Otsailaren 5ean Erandion (Bizkaia), gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia eta emakumeen 500 kiloko lehena jokatuko dute.

-Otsailaren 12an jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta emakumezkoen 500 kiloko bigarrena, oraindik zehaztu gabe dagoen herrian.

-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatuko da egun bakarrean, Ibarran.

-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.

Share This