HERRI KIROLAK/AIZKORA

Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa bihar Laukizen

| 2019/11/15

Beti Gaztek lehena egin zuen lehen jardunaldian. Argazkia: erran.eus

Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketako lehen jardunaldia Artziniegan egin ondoren,  bigarren jardunaldia izango da bihar, larunbata, Laukizen, 17.00etan. Emakumezkoen mailan 240 kilotan neurtuko diren laukoak hauek dira, lehen ekitaldian sailkatu ziren ordena erabiliz: Lesakako Beti Gazte, Ibarra, Gaztedi, Antsoain eta Bizindar. Gizonezkoen mailan, 320 kilotan, ordena honetan sailkatu ziren Artziniegan: Ibarra A, Beti Gazte, Txantrea, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra B, Gaztedi eta Bizindar.

Artziniegako puntuazioa

Lehen jardunaldian, 240 kiloko emakumeen kategorian irabazlea Lesakako Beti Gazte izan zen, bost puntu bilduta. Bigarren Ibarra izan zen lau punturekin, ondoren Gaztedi Laukizkoa hiru punturekin, azken bigarren Antsoain bi punturekin eta azkena puntu bakarrarekin Bizindar.

Gizonezkoen 320 kilotan irabazlea Ibarra A izan zen zortzi puntu eskuratuta. Bigarren Beti Gazte izan zen zazpi punturekin eta jarraian sailkatu zirenak Txantrea sei punturekin, Berriozar bostekin, Ñapurrak taldea laurekin, Ibarra B hirurekin, Gaztedik birekin eta azken postuan Bizindar bakarrarekin.

Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketako lehen saioa Artziniegan jokatu zen azaroaren 10ean, eta bihar, larunbata, Laukizen izando da bigarren saio. Txapelketa abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.

 

Share This