HERRI KIROLAK/AIZKORA

Beti Gazte eta Ibarra nagusi lehen jardunaldian

by | 2019/11/11

Beti Gazteko tiralariak (erran.eus)

Beti Gazte eta Ibarra nagusitu dira Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako lehen jardunaldian

Artziniegan jokatu zen atzo txapelketako lehen saioa. Abenduaren 21ean amaituko da eta guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.

Lesakarrak emakumezkoen 240 kilokoan nagusitu ziren eta gizonezkoen 320 kilokoan Ibarra A taldea izan zen irabazlea.

Artziniegan hasi zen atzo goma gaineko 4x4ko sokatira txapelketako lehen jardunaldia. 240 kiloko emakumeen kategorian irabazlea Lesakako Beti Gazte izan zen, bost puntu bilduta. Bigarren Ibarra izan zen lau punturekin, ondoren Gaztedi Laukizkoa hiru punturekin, azken bigarren Antsoain bi punturekin eta azkena puntu bakarrarekin Bizindar.

Gizonezkoen 320 kilotan irabazlea Ibarra A izan zen zortzi puntu eskuratuta. Bigarren Beti Gazte izan zen zazpi punturekin eta jarraian sailkatu zirenak Txantrea sei punturekin, Berriozar bostekin, Ñapurrak taldea laurekin, Ibarra B hirurekin, Gaztedik birekin eta azken postuan Bizindar bakarrarekin.

Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa Artziniegan izan zuen lehen saioa atzo, eta abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.

Share This