EUSKAL SELEKZIOA/K-1
Euskal Herriko K-1 kiroleko selekzioa Rigako Munduko Txapelketara bidean
K-1 kiroleko Euskal Selekzioak parte hartuko du urriaren 4tik 7ra Rigan (Lituania) egingo den amateur mailako 2018ko Munduko Txapelketan.
Atzo egin zuten aurkezpena Zornotzan, eta dagoeneko Riga bidean dira Euskal Herriko K-1 Federazioaren izenean Munduko Txapelketan parte hartuko duten Aratz Garmendia, Lander Ripodas eta Alex Timoth kirolariak, EAE, Nafarroa eta Iparraldea herrialdeetako ordezkariak, alegia. Euskal Herriko selekzioa ofizialki ordezkatuko dute bertan.
Euskal Herriko K-1 kiroleko Federazioa antolatzen hasi eta gutxira etorri zaie nazioartean modu ofizialean jarduteko gonbidapena. Gales, Bretainia Handiko eta Ipar Irlandako eredua jarraituta, Federazioa erakunde pribatu modura erregistratuta dago, eta modu horretan ofizialki onartu dute K-1 nazioarteko federazioetan. Oraingo honetan, amateur mailako K-1 Munduko Federazioak berak gonbidatu ditu Euskal Herriaren izenean Rigako Munduko Txapelketan beste 63 herrialdetako ordezkariekin batera modu ofizialean jarduteko.
Euskal Herriko Txapelketa
EHK-1 Federazioa Euskal Herriko Txapelketa prestatzen ari da orain. Zornotzan jokatuko da azaroaren 24an, eta horrek bidea emango die K-1 kiroleko euskal ordezkaritza 2019ko martxoan Ingalaterran jokatuko den Munduko Txapelketan modu ofizialean aritzeko.
ENEKO BIDEGAIN
IRAKASLEA, IDAZLEA, KAZETARIA
enbata.info
«Ez gara kirolaz ari. Politika da, eta politika bakarrik»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
«Euskal Selekzioak nazioartean aritzeko ofizialtasun eskaeraz»
BEÑAT ZARRABEITIA
KAZETARIA
naiz.eus
«Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad»
KIKE ZURUTUZA
EH KIROLA ELKARTEA
noticiasdegipuzkoa.eus
«La Euskal Herria Txapela debe tener continuidad y convertirse en un clásico del verano»
Diego Cuadrado eta Laura Garcia azkarrenak Gasteiz Hiriaren 14. edizioan
LASTERKETAK Goizeko 11:00etan eman dio hasiera Jon Esturo EH Kirola Elkarteko kideak Gasteiz Hiria XIV. Herri Lasterketari. 500 bat lagun aurkitzen ziren irteera marraren atzean Gasteiz zeharkatuko zituen 10 kilometroak egiteko prest. Eguraldia lagun, adin...
Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena...
Asteburuko emaitzak: Osasuna eta Aurrera, hurrengo fasera
Asteburu honetan lehen faseari dagozkion bi partida jokatu dira EHko Emakumezkoen III. Futbol koparen baitan. Abantok Osasuna hartu zuen etxean larunbatean, eta 2-3ko emaitzarekin nagusitu ziren gorritxoak. Bestalde, igandean, Aurrera de Vitoria erraz gailendu...