HERRI KIROLAK

Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa irabazi du Josu Marturetek

2021/12/19

Argazkiak: egursport.com

Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean, abenduaren 18an, eguerdiko 11:30ean Urdulizko (Bizkaia) Iparralde kiroldegian, bertan honako herri-kirolariak aritu zirelarik nor baino nor gehiago: Josetxo Urrutia eta Iosu Marturet nafarrak, Beñat Obieta eta Pablo Alvarez bizkaitarrak eta Gorka Etxeberria eta Unai Goitia gipuzkoarrak. Egin beharreko lanak, 18 kiloko ingudearekin minutu eta erdian ahalik eta jasoaldi gehien egitea.

Azkenean, Josu Marturet nafarra izan zen txapelduna 88 jasoaldirekin, Gorka Etxebarria bizkaitarra bigarren sailkatu zen 86 jasoaldirekin eta Josetxo Urrutia leitzarrak osatu zuen podiuma, 18 kiloko ingudeari 84 jasoaldi eman zizkiolarik. Atzetik sailkatu ziren Unai Goitia gipuzkoarra (81 jasoaldi), Beñat Obieta bizkaitarra (77 jasoaldi) eta Pablo Alvarez bizkaitarra (67 jasoaldi).

Ingude-jasotze txapelketaz gain, txinga-eroate txapelketa eta giza probako bigarren multzoa ere lehian aritu ziren Urdulizen.

Gizonezkoen Euskal Herriko txinga-eroate txapelketan Kerman Perez de Heredia arabarrak nagusitasunez jantzi zuen txapela, 44 plaza eginda. Eloy Salterain bizkaitarra izan zen bigarren (11 plaza eta 0,87 metro) eta Jon Beobide arabarra hirugarren (4 plaza, ¾ eta 5,03 metro).

Giza probako bigarren multzoan, berriz, Joseba Sanchez, Bernardo Ureta, Juan Carlos Lopez eta Iker Murueta aritu ziren. Joan den larunbatean Eneko Bilbao bizkaitarrak egindako marka (2 plaza eta laurden eta metro bat eta 22 zentimetro) hobetu behar zuten txapela janzteko. Amaitzerako, Joseba Sanchez arabarra suertatu zen txapeldun, 800 kiloko harriarekin bi plaza, ¾ eta 0,27 metro egin baitzuen, Bilbaoren marka urratuz.

SAILKAPENAK

Euskal Herriko Ingude Txapelketa

1 Josu Marturet 88 jasoaldi

2 Gorka Etxebarria 86 jasoaldi

3 Josetxo Urrutia 84 jasoaldi

4 Unai Goitia 81 jasoaldi

5 Beñat Obieta 77 jasoaldi

6 Pablo ALvarez 67 jasoaldi

Txinga eroate txapelketa

1 Kerman Perez de Heredia 44 plaza

2 Eloy Salterain 11 plaza-0,87m

3 Jon Beobide 4 plaza-3/4-5,03m

Giza Proba

1 Joseba Sanchez 2 plaza-3/4-0,27m

2 Iker Murueta 2 plaza-1/2-5,85m

3 Bernardo Ureta “Urpe” 2 plaza-1/4-4,74m

4 Juan Carlos Lopez 2 plaza-5,80m

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...