HERRI KIROLAK/AIZKORA
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa hasiko da igandean Artziniegan
Abenduaren 21ean amaituko da eta guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.
ANDRES OSA «SAKONA»
Euskal Herriko 4x4ko txapelketan 260 eta 240 kiloko kategorietan arituko dira emakumeak, eta, gizonezkoak, 320 eta 300 kilotan. 280 kiloko kategoria mistoa ere jokatuko da. Igandean hasi eta abenduaren 21ean amaituko da txapelketa. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.
Igande honetan, gizonezkoen 320 kiloko kategorian, zortzi talde izango dira: Bizindar, Txantrea A eta B, Beti-Gazte, Badaiotz A eta B, Gaztedi eta Ibarra. Emakumeen 240 kiloko kategorian Bizindar, Beti-Gazte, Antsoain, Gaztedi eta Ibarra ariko dira. Aipatu kategoriotan bi jardunaldi izango dira: igandetan 11.30ean eta larunbatean 17.00etan.
Beti Gazte eta Gaztedi irabazle, bigarren jardunaldian
Lesakarrak, emakumezkon 240 kilotan, eta Gaztedi, gizonezkoen 320 kilotan
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa bihar Laukizen
Txapelketako bigarren jardunaldia izango da bihar, larunbata, Laukizen, 17.00etan
Beti Gazte eta Ibarra nagusi lehen jardunaldian
Lesakarrak, emakumezkon 240 kilokoan, eta Ibarra, gizonezkoen 320 kilokoan