MENDI LASTERKETAK
Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea zabalik
Aurten zortzigarren edizioa beteko duen mendi lasterketa ekainaren 6an izango da eta izen-ematea maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik ehmendierronka.eus webgunean
Iaz bezala, 2020ko edizioan bi modalitate ezberdin izango ditu lasterketak: bakarkako lasterketa eta errelebo-lasterketa.
EHME lasterketa (traila): Lasterketa honek 67 km. eta 7.200 metroko desnibel metatua izango ditu Mendialdea-Aralar inguru menditsu ikusgarrian barrena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea). Hasiera eta helmuga puntuak Leitzan egongo dira.
EHME errelebo-lasterketa: Iaz eskaini zuten aurrenekoz lasterketa erreleboka egiteko aukera emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz. Euskal Herria Mendi Erronka lasterketaren ibilbide berdina osatu beharko dute lasterka, baina bikoteka erreleboetan egin ahal izango da, bietako batek, gutxienez, emakumea izan behar duelarik. Lehenengo lasterkariak irteera puntutik Putzuzarrera egingo du eta bertan emango dio erreleboa, azken honek Leitzako helmugaraino geratzen den zatia osatu beharko duelarik.
Aurten EHME lasterketan UTMB (Ultra Trail Mont Blanc) puntuak lortu ahal izango dira, hots, lasterketa amaitzen duten guztiek 3 puntu lortuko dituzte bertan parte hartzeko. ITRArako ere puntuagarria izanen da EHME lasterketa.
Euskal Herria Mendi Erronka (EHME) kirol ekitaldi hutsaz gain, aldarrikapena ere oinarrian daraman lasterketa da, izan ere, mendi lasterketa eta euskal mendizaletasuna sustatzeaz gain, euskal selekzioen ofizialtasuna, Mendialdea-Aralarko inguruaren garapena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea), euskararen sustapena, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesean eragitea ere hasieratik gure buruari jarritako “erronka” bihurtu ziren.
2019ko laburpen bideoa. Iazko sailkapen orokorra ikusteko sakatu HEMEN
2020ko edizioaren egitaraua:
2020/06/05 ostirala
• 17:30-20:00: Dortsalen banaketa Leitzako plazan.
• 19:15: Dokumental baten proiekzioa Leitzako udaletxean.
2020/06/06 larunbata
• 06:00-07:30: Dortsalen banaketa Leitzako plazan.
• 07:30-08:00: Korralitoa.
• 07:45: Omenaldia.
• 08:00: Irteera.
• 14:00: Lehenengo lasterkaria iritsiko da.
• 15:00-21:00: Lasterkarientzako paella.
• 20:00: Sari banaketa.
• 21:00: Lasterketaren itxiera.
EH Mendi erronkaren errekorrak:
67km gizon: Daniel Agirre (2015) > 6:42:59
67km emakume: Oihana Kortazar (2016) > 7:55:02
KB gizon: Iker Karrera (2015) > 0:43:25
KB emakume: Izaskun Zubizarreta (2015) > 0:49:49
Erreleboetako lasterketa (2019): Garazi Artola eta Ibai Madina > 7:10:26
Robert Pkemboi eta Mayi Mujika izan dira irabazleak T3T proban
Keniarrak gainera lasterketako marka hautsi zuen, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz
Ainara Uribarri Skymasters txapelketarako sailkatu da
Euskal Selekzioko korrikalariak bat egin du beraz, Ainara Urrutia, Sara Peña, Maud Combarieu eta Maite Maiorarekin
VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi dute Nerea Amilibiak eta Hodei Lujanbiok
Pasa den igandean lehiatu zuten 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa duen proba