BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
EHKirolak babestutako ekimena Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialetik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.
Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EHKirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara.
Euskararen Eguna izanik, abenduaren 3a aukeratu dugu erakustaldi hau egiteko. Esan bezala, euskara bideo-jokoekin zein kirolarekin uztartu nahi dugu: horretarako bide aproposena komunitatearekin bat egitea eta elkarrekin euskaraz ondo pasatzea dela deritzogu.
FIFA 21en ezin daitekeenez euskal selekzioa erabili, euskal talde desberdinekin egindako partiduak ikusiko ditugu zuzeneko berezi honetan: Athletic, Alaves, Eibar, Reala eta Osasuna taldeen arteko norgehiagokak bideratuko dituzte FIFAko gure adituek.
18:30etatik aurrera egongo gara Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialean. Bertan egongo dira Maitane, Haritz, Ekaitz eta Axigara partiduak jokatzen eta esatari lanak egiten. Etor zaitez ondo pasatzera eta zure ekarpenak egitera. Zuen zain egongo gara!
Reala, nagusi sailkapenean
Bigarren bueltako bost partida jokatuta, Reala nagusi da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da
Eibar 1-2 Reala
Realak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bosgarren partida. Koronabirusi aurre egiteko neurriak direla eta, publikorik gabe jokatu da neurketa
Eibar-Reala, ateak itxita
Espainiako Gobernuak erabaki du kirol lehiaketa guztiak ateak itxita jokatzea. Gaurko Eibar-Reala zein IV. Euskal Herria Txapelako hurrengo hiru jardunaldiak ere ateak itxita jokatuko dira
Eibar-Reala, bihar
Bihar, martxoak 10, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgarren jardunaldia. Zaldibarko zabortegiaren eraginez aire kutsadura maila handiagatik otsailaren 16an atzeratu egin zen. 20:00etan hasiko da
Eibar-Athletic, martxoaren 21ean
Martxoaren 21ean jokatuko da Eibar-Athletic norgehiagoka, gaueko 21:00etan, Ipuruan. Edizio honen hamazortzigarren jardunaldia izango da
Alaves-Reala, martxoaren 21ean
Martxoaren 21ean jokatuko da Alaves-Reala norgehiagoka, arratsaldeko 18:30etan. Edizio honen hamazazpigarren jardunaldia izango da