BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21
«EUSKAL HERRIA eTXAPELA FIFA21» txapelketa
Euskal Herria eTxapela FIFA21 txapelketa abiarazi du EH Kirola erakundeak Game Erauntsiarekin elkarlanean
Lehiaketaren izen ematea urriaren 31ra arte irekita dago. Finala abenduaren 3an jokatuko da, Euskararen egunean; Hamaika Telebistatik jarraitu ahalko da zuzenean.
Euskal Herria Kirola erakundeak, Game Erauntsia Elkartearen bidez, euskal futbola bideo-jokoetara eramango du PlayStation 4-an jokatuko den eTxapela FIFA 21 lehiaketarekin. Udazkenean egingo den online txapelketa honetan euskal taldeei ikusgaitasuna emango zaie. Hamaika Telebista txapelketaren laguntzailea da gainera; bertatik jarraitu ahalko da final handia.
Gure Euskal Ligan bost futbol talde egongo dira: Alaves, Athletic Club, Eibar, Reala eta Osasuna. Gizonezkoen taldeekin soilik jokatuko da; izan ere, Electronic Arts-en bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak biltzen, selekzioak salbuespen. Hori dela eta, lehiaketan aipatutako bost talde horien ordezkari iaioenak bilatuko ditugu.
Txapelketaren finala Hamaika Telebistatik zuzenean jarraitzeaz gain Game Erauntsiaren Twitch kanaletik ere ikusi ahalko da abenduaren 3an, Euskararen egunean. Finalistak azken fasera iritsi aurretik, baina, hainbat norgehiagoka irabazi beharko dituzte. eTxapela FIFA21en lehen fasea azaroaren 4an hasiko da: talde bakoitzak liga propioa edukiko du hasierako partidu horietan. Jokalariek bigarren fasean beraien taldeen ordezkari izateagatik lehiatuko dute. Azken fasera lau jokalari soilik iritsiko dira; bai finalerdiak, bai finala abenduaren 3an jokatuko dira.
Euskal Herria Kirolakekoek hainbat sari banatuko dituzte partaideen artean. Final aurreko ligaxkara iristen diren bost ordezkariek beraien taldearen kamiseta pertsonalizatua eskuratuko dute. Irabazlearen saria, bestalde, ordezkatutako taldearen derbi baterako bi sarrera izango dira. Gainera, txapelketako parte-hartzaile guztien artean derbi baterako bi sarrera zozkatuko dira.
Arauak eta izena emateko prozedura
Txapelketa PlayStation 4 plataformaren bitartez jokatuko da FIFA21 jokoa erabilita. Interneteko konexioa beharrezkoa izango da. Izena emateko epea urriaren 31n itxiko da.
Txapelketan jokatu nahi baduzu, lehendabizi Game Erauntsiaren webgunean izena eman behar duzu; ondoren, aktibazio posta elektronikoa jasoko duzu (ez bada email hori jasotzen, begiratu SPAM karpetan, mesedez). Aktibazioa burutzeko iristen zaizuen estekan klik egin eta honekin webguneko erregistroa amaituko duzue.
Azalpen gehiago behar baduzue bideo honetan dituzue:
Web atarian izen ematea burututakoan, zuen gustuko taldearen txapelketan izena eman behar duzue. Bost txapelketa daude, euskal talde bakoitzeko bana. Jokalari bakoitzak txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango du. Hauek dira txapelketa bakoitzeko estekak:
Lehiaketa hiru fasetan banatuko da: lehenengo fasean (azaroak 4-21 ) taldeen txanda izango da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Hasierako fase honen bost irabazleek ligaxka jokatuko dute aukeratutako taldeekin bigarren fasean (azaroak 23-28 ); lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak eta finala abenduaren 3an jokatuko dira, Euskararen egunarekin bat eginez.
Parte-hartzeko arau guztiak txapelketaren fitxan aurkituko dituzue. Parte-hartzeak antolatzaileen baldintzak onartzea dakar. Txapelketa euskaraz izango da, eta jokalariekin komunikazioa eta antolatzaileen komunikazioa horretarako sortutako Discord gelatik bideratuko da.
Eibar 0-2 Osasuna
Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela
Eibar-Osasuna, ostegunean
IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Azken partida jokatu arte
Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko
Alaves 0-1 Osasuna
Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bederatzigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka
Eibar-Osasuna, uztailaren 2an
IV. Euskal Herria Txapelaren hogeigarren jardunaldia izango da, denboraldiko azkena. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Alaves-Osasuna, asteazkenean
IV. Euskal Herria Txapelaren hemeretzigarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe