FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Euskal derbiaren aurretik, Garitano eta Mendilibar solasean, elkarren arteko oroitzapenak gogoan
Argazkia: eldesmarque.com
Gaizka Garitano eta Jose Luis Mendilibar aritu dira berriketan, elkarren arteko adiskidetasuna eta euskal futbola ardatz hartuta
Duela egun gutxi Gaizka Garitano, Jagoba Arrasate, Imanol Alguacil, Jose Luis Mendilibar eta Asier Garitano Donostiako Aquariumean antolatutako mahai inguruan futbolari buruz solasean egon eta gero honakoan beste euskal derbi baten bezperan Athletic eta Eibarren entrenatzaileen txanda izan da.
Gaizka Garitano eta Jose Luis Mendilibar aspalditik ezagutzen dira. Futbol munduko bi gizon dira. Euskaldunak biak, bizkaitarrak. Gazteena Athletic Clubeko entrenatzailea, ‘Mendi’ SD Eibar taldekoa. Sasoi baten, jardunaldi honetan aurkari izango duten taldearen entrenatzaile izandakoak dira biak.
Haien artean Lehen Mailan jokatzen duten bosgarren partida izango da larunbatekoa ,bi teknikari bizkaitar, futbola arnasten dutenak, eta talde zuri-gorrian eta armaginean aritzen direnak, baina batez ere, gertuko lagunak direnak.
Athletikek biak bildu ditu Lezaman, eta elkarrekin bizitako pasadizoak izan dituzte hizpide, izan ere, biek daramatzate Athletic eta Eibar bihotzean.
Talde bietako zaletuek Mendi eta Garitanoz gozatzeko aukera izan dute. Gaur egungo futbolean eredu diren bi entrenatzaile dira Garitano eta Mendilibar, zalantzarik gabe.
Beraien historia Eibarren hasi zen 2004-2005 denboraldian, Mendilibar armaginen entrenatzailea izanda eta Garitano taldeko kapitaina. Hala ere, Gaizka lehenago ere Mendilibarren aginduetara egonakoa zen bera lehenengo taldeko deskartea zenean eta Mendi Bilbao Athletikeko entrenatzailea.
Orduz geroztik, hurbileko harremana dute eta urteetan mamitutako adiskidetasuna nabaritzen zaie bata besteari buruz hitzegiterakoan.
? @LaLiga-ko #AthleticEibar partidan aurkari izango diren bi lagunen arteko solasaldia
? Gaizka Garitano eta Jose Luis Mendilibar, ikusi beharreko bideoa ?
✅ Futbola
✅ Derbiak
✅ Laguntasuna pic.twitter.com/0tuZVVcuzb— Athletic Club (@athletic_eus) December 12, 2019
Elkarri oparitutako laudorioekin batera, Eibar apal baten oroitzapenak tartekatu dira, aurrekontu haundiagoa duen Athletikeko bizipenekin batera. Bi kluben filosofiak goraipatu dituzte, eibarrek bere txikitasunean duen meritua eta athletiken eredu berezia. “Eibar txikiagoa da, eta Athletikek eragin mediatiko haundiagoa dauka. Baina filosofiagatik berezia da. Familia bat bezalakoa da Eibar, kasu polita da futbolean, eta Mendi Lehen Mailan hainbeste urte eramateak oso polita eta berezia da”, azpimarratu du Garitanok.
Gaizka Garitano eta Jose Luis Mendilibar. Jose Luis Mendilibar eta Gaizka Garitano. Entrenatzaile handi bi. Bi lagun.
Larunbatean @AthleticClub eta SD Eibar aurrez aurre San Mamesen. Gozatu elkarrizketaz, eta gozatu derbiaz!#AthleticEibar pic.twitter.com/OEwrZDmmzz— SD Eibar (@SDEibar) December 12, 2019
Solasaldiaren ostean, Gaizka Garitanok eta Jose Luis Mendilibarrek partidararte ez dute berriro elkar ikusiko. Larunbatean aurkari izango diren bi entrenatzaile euskaldunen arteko solasaldia baino, euskal futbola maite duten bi lagunen elkarrizketa adeitsua oparitu digu Lezaman egindako bilkurak.
Euskal Herria Txapela
Athletic 2-0 Alaves
Bigarren partida irabazita Athletic buruan finkatu da IV. Euskal Herria Txapelako sailkapenean. Hurrengo partida, Reala-Alaves ostegunean jokatuko da, irailak 26, gaueko 21:00etan
Athletic – Alaves, irailaren 22an
Athletic – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren hirugarren partida. Irailaren 22an jokatuko da, igandean, San Mamesen, arratsaldeko 18:30etan
Athletic 2-0 Reala
Athletic-ek eskuratu ditu IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren partidako hiru puntuak. Hurrengo partida, Athletic-Alaves, irailaren 22an jokatuko da San Mamesen