HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen Azkoitian
Lur gaineko Euskadiko sokatira txapelketaren jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean, maiatzak 8, Azkoitian.
Oteiza frontoietako belardietan burutu zen 680 kiloko bigarren saioa eta sei talde aritu ziren nor baino nor gehiago, 17:00etan hasita eta publikorik gabe.
Honako hauek dira txapelketan parte hartu zuten taldeak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
Talde guztiek elkarren aurka neurtu zituzten indarrak sokarekin eta azkenean Gaztedi A taldea izan zen garailea 6 puntu eskuratuta. Haren atzetik sailkatu zen Goiherri 5 punturekin, hirugarren eta laugarren egin zuten, hurrenez hurren, Gaztedi B (4 puntu) eta Mutriku taldeek (3 puntu). Azkenik, Akelarrek (2 puntu) eta Gaztedi C (1 puntu) taldeek osatu zuten sailkapena.
Lehenengo jardunaldia Aulestin jokatu zen, apirilaren 25ean, non Gaztedi A taldea nagusitu zen, 6 puntu eskuratuta. Bigarrena Goiherri “A” izan zen 5 punturekin, hirugarren Gaztedi “B” 4 punturekin, laugarren Akelarre 2,5 punturekin, bosgarren Mutriku 2,5 punturekin eta seigarren postuan Gaztedi “C” geratu zen puntu bakarra bilduta.
Gauzak horrela, bi jardunaldi lehiatu ostean honela dago sailkapen orokorra:
- Gaztedi A 12 puntu
- Goiherri 10 puntu
- Gaztedi B 8 puntu
- Mutriku 5,5 puntu
- Akelarre 4,5 puntu
- Gaztedi C 2 puntu
Guztira hiru jardunaldi jokatuko dituzte, eta hiru jardunalditan puntu gehien batzen dituen taldeak lortuko du 680 kiloko modalitatean txapela janztea. Azken jardunaldi erabakiorra maiatzaren 15ean jokatuko da Berriatuan, bertan erabakiko delarik txapelduna nor izango den.
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Aurtengo lehiaketan pisu kategoria bakoitzeko, hiru jardunaldi izango dira. 680 kilokoenak jokatuko dira aurreneko hiru larunbatetan: Aulestin, Azkoitian eta Berriatuan. Ondoren, maiatzaren 22tik aurrera, 640 kiloko taldeek izango dituzte beste hiru jardunaldi: Mutrikun, Hernanin eta Laukizen. 600 kilokoen hiru tiraldi izango dira jarraian, ekainaren 12tik aurrera, eta 560 kilokoen beste hiru jardunaldi azkenik, uztailaren 3an hasita. 580 kiloko talde mistoen tiraldi bat ere aurreikusi dute, uztailaren 24an.
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua). 680 kiloko kategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Binakako harrijasotze txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Saio honetan, Gorka Etxeberria eta Jokin Eizmendi aritu ziren eta guztira 60 jasoaldi egin zituzten bien artean (7.169 kilo)
Abiatu da Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketa
Lehenengo kanporaketan, Arribeko Txomin Amundarainek eta Julen Olano leitzarrak lortu dute finalerako txartela
Julen Alberdik irabazi du Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga
Harrijasotzaileen Binakako Txapelketako lehen jardunaldia ere lehiatu zen Izarraitzen eta emakumeen harri-jasotze erakustaldia egon zen