KIROLA

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak bertan behera geratu dira

2020/04/29

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean Gasteizen egitekoak ziren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak

 

Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.

Ikasturtean zehar ikasle gazteek burututako kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gain, partehartzaileen adinerako egokia den lehiaketan ondo pasa eta euskara sustatzea ere helburu direlarik.

Baina tamalez, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak bertan behera utzi behar izan ditu Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 39. edizioa. Txapelketa hauek maiatzaren 30ean eta 31n, eta ekainaren 6an eta 7an antolatu behar ziren, Gasteizen, baina Covid 19aren hedapenak sorturiko egoerak ezinezkoa bihurtu du aurtengo edizioa lehiatzea.

Eskolarteko Kirol Jokoek, EAE mailan lehiatzen dira eta 12 eta 14 urte bitarteko 2.500 neska-mutil inguru bildu behar zituzten, guztiak ere euren lurraldeetako eskola-kiroleko txapelketen irabazleak. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek  lehiatu behar zuten Euskadiko txapeldun izateko honako modalitateetan: aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, karatea, euskal pilota, tenisa, errugbia, boleibola, hondartza-boleibola, padela eta igeriketa. Alabaina, Osasun Larrialdiaren eta Alarma Egoeraren ondorioz indarrean jarritako osasun eta segurtasun neurriek ez dute horiek egiteko betarik utzi.

Eskola-kirola lurralde historikoetako foru aldundien eskumena den arren (toki-administrazioekin lankidetzan sustatzen dituzte lehiaketa horiek), Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu. Txapelketa hauek amaiera ezin hobea ematen diete ikasturte osoan zehar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatzen diren eskola-kiroleko probei.

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...

Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean. Norgehiakoga politta...

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...