SURFA
Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa irabazi du Adur Amatriainek
Pasa den asteartean lehiaturiko Pont L’ Abbé Junior Pro La Torche txapelketa, Europako Junior Zirkuituko lehen lehia, irabazi zuen Adur Amatriain surflari zarauztarrak, finalean Kai Ordiozola donostiarrari irabazita.
Finaleko norgehiagoka hobeto hasi zuen zarauztarrak eta askotan izan zuen aurkaria azpiratuta baina honek ez zuen etsi eta 8.40 bikain bati esker lehian sartu zen berriro ere. Azkenean baina, Amatriainek guztira 16.97 puntu eskuratu zituen eta beraz bigarren izan zen Kai Odriozola (14.67) hartu zuen mendean. Aurretik, Amatrainek finalerdietan Laborderi (11.60) nagusitu zitzaion 15.20 puntu lortuta.
Nabarmentzekoa da ere Kai Odriozolaren lana, finalera iritsi aurretiko lehietan sekulako erakustaldia eman baitzuen, bere anaia Hansekin batera. Final-zortzirenetan elkarren aurka neurtzea egokitu zitzaien anaiei eta Kai izan zen onena, handik aurrera garaipen-sortari segida emanda finalerako txartela lortu zuelarik, finalerdietako lehian Afonso Antunes mendean hartu zuelarik (17.16 puntu euskal surflariarentzat eta 14.23 portugaldarrarentzat).
Nesken mailan berriz, Lucia Machado kanariarra nagusitu zen, 12.70ko puntuazioarekin, finalean Gabriela Dinis portugaldarrari (12.50) gailenduta. Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarrak finalerdietara sailkatzea lortu zuen.
Txapelketa hau amaituta beraz, 2021eko gazte mailako sailkapen orokorra honela dago:
Gizonezkoak
1 – Adur Amatriain
2 – Kai Odriozola
3 – Afonso Antunes
3 – Mael Laborde
5 – Sam Piter
5 – Neil Aboufiras
5 – Luan Nogues
5 – Markel Bizkarguenaga
Emakumezkoak
1 – Lucía Machado
2 – Gabriela Dinis
3 – Juliette Lacome
3 – Janire Gonzalez Etxabarri
5 – Lilou Rumiel
5 – Aelan Vaast
5 – Francisca Veselko
5 – Nahia Milhau
European Junior Qualifying Series Txapelketako hurrengo saioa Ferrolen lehiatuko da, zehazki Praia de Doniñosen, uztailaren 23tik 25era bitartean.
SURFA
Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa jokatu da Zarautzen
Lau kategorietan lehiatu da, emakumezkoetan zein gizonezkoetan: U18, U16, U14 eta U12
Natxo Gonzalezek irabazi du Galeako olatu handien txapelketa
Bigarrenez eskuratu du garaipena, Aritz Aranburu bigarren eta Nic Lamb hirugarren izan direlarik
Getxoko Punta Galea Challengeko XV. olatu handien txapelketa aurkeztu dute
Datorren azaroaren 1ean, astelehenean, zabalduko da surf-txapelketaren itxarote-denbora.