SURFA

Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa irabazi du Adur Amatriainek

by | 2021/06/19

Pasa den asteartean lehiaturiko Pont L’ Abbé Junior Pro La Torche txapelketa, Europako Junior Zirkuituko lehen lehia, irabazi zuen Adur Amatriain surflari zarauztarrak, finalean Kai Ordiozola donostiarrari irabazita.

Finaleko norgehiagoka hobeto hasi zuen zarauztarrak eta askotan izan zuen aurkaria azpiratuta baina honek ez zuen etsi eta 8.40 bikain bati esker lehian sartu zen berriro ere.  Azkenean baina, Amatriainek guztira 16.97 puntu eskuratu zituen eta beraz bigarren izan zen Kai Odriozola (14.67) hartu zuen mendean. Aurretik, Amatrainek finalerdietan Laborderi (11.60) nagusitu zitzaion 15.20 puntu lortuta.

Nabarmentzekoa da ere Kai Odriozolaren lana, finalera iritsi aurretiko lehietan sekulako erakustaldia eman baitzuen, bere anaia Hansekin batera. Final-zortzirenetan elkarren aurka neurtzea egokitu zitzaien anaiei eta Kai izan zen onena, handik aurrera garaipen-sortari segida emanda finalerako txartela lortu zuelarik, finalerdietako lehian Afonso Antunes mendean hartu zuelarik (17.16 puntu euskal surflariarentzat eta 14.23 portugaldarrarentzat).

Nesken mailan berriz, Lucia Machado kanariarra nagusitu zen, 12.70ko puntuazioarekin, finalean Gabriela Dinis portugaldarrari (12.50) gailenduta. Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarrak finalerdietara sailkatzea lortu zuen. 

Txapelketa hau amaituta beraz,  2021eko gazte mailako sailkapen orokorra honela dago:  

Gizonezkoak

1 – Adur Amatriain

2 – Kai Odriozola

3 – Afonso Antunes

3 – Mael Laborde

5 – Sam Piter

5 – Neil Aboufiras

5 – Luan Nogues

5 – Markel Bizkarguenaga

Emakumezkoak

1 – Lucía Machado

2 – Gabriela Dinis

3 – Juliette Lacome

3 – Janire Gonzalez Etxabarri

5 – Lilou Rumiel

5 – Aelan Vaast

5 – Francisca Veselko

5 – Nahia Milhau

European Junior Qualifying Series Txapelketako hurrengo saioa Ferrolen lehiatuko da, zehazki Praia de Doniñosen, uztailaren 23tik 25era bitartean.

SURFA

Ya está en marcha la última fase de KSL

Ya está en marcha la última fase de KSL

SURFA   Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...