SURFA

Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa jokatu da Zarautzen

by | 2022/04/28

Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa jokatu dute Zarautzen iragan asteburuan zehar, Euskal Herriko Surf Elkarteak antolatuta. Munoa parean izan da lehiaketa, eta lau kategorietan lehiatu da, emakumezkoetan zein gizonezkoetan: 18 urtez azpikoetan, 16 urtez azpikoetan, 14 urtez azpikoetan eta 12 urtez azpikoetan.

Larunbatean, apirilak 23, 16 urtez azpikoak, 14 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikok  lehiatu ziren, eta igandean aldiz, 18 urtez azpikoen txanda izan zen.

18 urtez azpikoen mailan, Janire Gonzalez Etxabarri Eta Kai Odiozola nagusitu ziren. 16 urtez azpikoen lehian, Annette Gonzalez Etxabarri eta Eneko Estebanez izan ziren txapeldunak. 14 urtez azpikoen kategorian berriz, Nora Alvarezek eta Oxel Oregik erdietsi zuten garaipena, eta azkenik, 13 urtez azpikoetan, Hodei Murgiondok eta Hodei Murgiondok mendean hartu zituzten gainontzeko aurkariak.

Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa

– LEKUA: Zarautz (Munoa)

– DATA: apirilak 23-24

– KATEGORIAK: (neska eta mutilak) SUB 12, SUB 14, SUB 16, eta SUB 18.

SAILKAPENAK

18 urtez azpiko neskak

1 Janire Gonzalez Etxabarri

2 Carmen Garay

3 Uxue Lopetegi

4 Enara Zabala

18 urtez azpiko mutilak

1 Kai Odriozola

2 Peru zuniga

3 Kenjiro Erostarbe

4 Iker Trigueros

16 urtez azpiko neskak

1.- Annette Gonzalez Etxabarri

2.- Laine Fernandez

3.- Sara Romeo

4.- Alba Suarez

16 urtez azpiko mutilak

1.- Eneko Estebanez

2.- Jon Zaldua

3.- Danel Irisarri

4.- Iker Dominguez

14 urtez azpiko neskak

1.- Nora Alvarez

2.- Ane Santamaria

3.- Naiara Iruretagoiena

4.- Aitana Ferreira

14 urtez azpiko mutilak

1.- Oxel Oregi

2.- Alex Loidi

3.- Ugaitz Zenarrutzabeitia

4.-Hodei Cordon

12 urtez azpiko neskak

1.- Nahia Calderon

2.- Oihane Goñi

3.- Kora Calderon

4.- Karle Mangas

12 urtez azpiko mutilak

1.- Hodei Murgiondo

2.- Lur Iglesias

3.- Jon Suarez

4.- Ander Mendiluze

SURFA

Share This