BOXEOA

Etorkizunarekin amets egiteko boxeo lehia ezin ikusgarriagoak

by | 2020/04/18

Argazkiak: eldesmarque.com

Jon Fernandez-Petr ‘El Zar’ Petrov eta Kerman Lejarraga-Sergio “Maravilla” Martinez borrokaldiak etorkizun hurbilean ikusteko aukera errealitate bihurtu daiteke

 

Euskobox boxeo empresa sustatzaileak bere asmoen artean du Jon Fernandez bizkaitarra eta Petr ‘El Zar’ Petrov errusiarraren arteko lehia antolatzea egoerak ahalbidetzen duenean.

Bi urte daramatzate borrokaldi hau egikaritu nahiean eta orain bi boxeolarien zein enpresaren interes ekonomikoak uztartuko dituen akordio baten bila dabiltza non denok garaile aterako diren, batez ere borroka ikusgarri honetaz gozatuko lukeen zalegoak.

Ezaguna da Jonfer eta Petroven arteko erlazio ona, askotan gimnasioan elkarrekin aritutakoak dira eta errespetu handio diote elkarri.

Dagoeneko 37 urte dituen Petrovek sekulako ibilbidea dauka egina boxeo munduan (birritan borrokatu da mundo mailako gerrikoa irabazteko, bietan galdu badu ere), baina momento honetan Boxrec-en arabera, Jonfer pisu arineko munduko rankinean 25. postuan dago eta atzetik Petrov 39. postuan

Titulorik ez badago jokoan ere, sekulako oihartzuna izango luke lehia honek eta denboraldiko borrokarik erakargarrienetarikoa izango litzateke duda barik. Ikusleek are gehiago gozatu ahal izateko, borroka nagusiaz aparte bestelako lehiak egongo lirateke, esate baterako Fran Mendoza vs Látigo Pérez edota Jon Jader vs García Roche.

Bestalde, koronabirusaren ametsgaiztoa denborarekin ametsa bihurtu daiteke euskal zaleentzat, egungo izarra den Kerman Lejarraga eta Sergio “Maravilla” Martinezen arteko borroka antolatzea lortzen bada.

45 urte dituela ringera bueltatzeko asmoa azaldu du Munduko Txapeldun ohiak, eta aurkari gogokoenen artean Lejarraga aipatu zuen berriki boxeolari argentinarrak.

Lejarragak berak sare sozialetan izandako solasaldi batean aukera hori mahai gainean badagoela onartu eta sekulako ilusioa pizten diola borrokaldi hori lehiatzea adierazi zuen.

Martinezek bi pisu ezberdinetan lortu zuen mundo mailako gerrikoa irabaztea (superwelter eta erdikoan) eta duela sei urte hartu zuen erretiratzeko erabakia. Ordutik entrenatzen jarraitu du eta nahiz eta bere ibilbide profesionalaren amaieran belaunak ukituak izan edonor beldurtzeko tamainako aurkaria izaten jarraitzen du.

MGZ enpresak aitortu duenez borrokaldi hau antolatzeko aukera badago eta izatekotan 2021eko martxoak aldera antolatuko zuten baina adierazi dutenez, orain aurretik duten erronka nagusia Euskal Herria-Ingalaterra nazioarteko boxeo ekitaldia burutzea da.