TXIRRINDULARITZA

2020ko txirrindularitza egutegia birmoldatu dute

by | 2020/04/17

Argazkiak: ehitzulia

Txirrindularitzako egutegi berria zehaztu du Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak

 

COVID-19ko pandemiaren eraginez 2020ko txirrindularitzaren egutegia guztiz aldatu behar izan dute. Egunak aurrera joan ahala lasterketen datak argitzen doaz, baina momentuz soilik Frantziako Tourrak du behin betiko data zehaztuta, gainerako lasterketena oraindik erabakitzeke dagoelarik.

Asteazkenean bildu ziren bideokonferentziaz Nazoarteko Txirrindularitza Batasuneko kideak, proba batzuen antolatzaile, txirrindularitza taldeen ordezkari eta txirrindulariekin batera.

Hartu duten lehenengo erabakia, lehiaketa guztiak uztailaren 1erarte bertan behera uztea izan da, World Tourreko probak abuztuaren 1ean hasiko direlarik.

Frantziako Tourra, abuztuaren 29a eta irailaren 20a bitartean lehiatuko da eta ondoren Suitzan jokatuko diren Mundialen txanda izango da, irailaren 20tik 27ra.

Handik aurrera eta oraindik zehaztu gabeko datetan, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta lehiatuko dira, eta bestelako datak bilatuko dira klasika garrantzitsuenentzako (Milán-San Remo, París-Roubaix, Lija-Bastogne-Lieja, Tour de Flandes eta Lombardiako Giroa).

Dena den, maiatzaren 15a jarri dute epe gisa, gizonezkoen zein emakumezkoen mailan egutegi definitiboa erabakitzeko.

Donostiako Klasikoa Tourra amaitu eta astebetera lehiatu ohi da eta beraz aurtengo data oraindik kolokan dago, noiz jokatuko den ahalik eta azkarren zehazten saiatuko delarik probaren antolakuntza.

Euskal Herriko Itzulia ere, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren ordezkariekin harremanetan dago, zehazteke dagoen egutegiaren barruan lekua eskuratu ahal izateko.

Bestalde, K1T kluba eta M2 Eventos enpresak, Nafarroako Itzuliaren antolatzaileak diren heinean, jakinarazi berri dute aurtengo edizioa bertan behera geratzen dela, osasunarekin eta ekonomiarekin loturiko arrazoiak tarteko.

Horrela geratu da aurtengo txirrindularitza egutegia:

Frantziako Tourra        Abuztuaren 29tik irailaren 20ra arte

Munduko Txapelketa (Suitza)        Irailaren 20tik 27ra

Italiako Giroa      Urria

Espainiako Itzulia        Azaroa

Donostiako Klasikoa    Zehaztu gabe

Milan-Sanremo (Italia)         Zehaztu gabe

Flandriako Tourra (Belgika) Zehaztu gabe

Paris-Roubaix (Frantzia)        Zehaztu gabe

Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika)      Zehaztu gabe

Lombardia (Italia)        Zehaztu gabe

Euskal Herriko Itzulia  Zehaztu gabe

TXIRRINDULARITZA

Share This