LASTERKETAK
Enara Oronoz eta Urko Herran nagusi, Durangoko XIV. Duatloian
Gorka Uribeetxebarriaren oroimenezko duatloiaren 14. edizioa lehiatu zen pasa den igandean, bere ohiko data berreskuratuta. Pandemiak eraginda, urrian egin zuten iaz, lasterketa herrikoiarekin batera, baina aurtendik aurrera bere ohiko datara itzuliko da.
Lasterketa bi egon ziren, sprint (5 km-20 km–2,5 km) eta supersprint (2,5–10–1,25) modalitatekoak, 150 korrikalari inguru aritu zirelarik lehian. Supersprinta iaz antolatu zuten lehenengoz, eta aurten eutsi egin diote. Kadete eta gazte mailakoei bideratuta dago, adin horietarako distantziarik egokiena dela uste baitute MugarraTTko antolatzaileek.
Goizean zehar umeen lasterketak egin zituzten: 10:00etan benjaminena, 10:15ean kimuena, eta 10:45ean haur kategoriakoena. Ondoren, kadeteei eta gazteei begirako supersprint lasterketari ekin zioten, bertan Urko Badiolak (Garraitz kirol taldea) eta Nahia Arrasatek (Amandarri) irabazi zutelarik. Mutiletan Aimar Olidenek eta Jokin Nanclaresek osatu zuten podiuma eta nesketan Marieta Agirregomezkortak eta Usune Burguik.
Azkenik, nagusien txanda heldu zen sprint modalitatean, Bizkaiko txapelketa zegoelarik jokoan. Emakumeetan, Enara Oronoz (Saltoki Trikideak) irabazleak hiru minutu pasatxoko aldea atera zien Diana Vecillasi eta eta Ainhoa Alvarezi. Gizonetan, emozio handiagoa egon zen eta aurreneko zazpirak minutu baten barruan helmugaratu ziren. Urko Herran (Lea La Blanca) izan zen irabazlea, Iker Ortiz de Zarateren eta Iban Azarolaren aurretik.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOAK
1 ENARA ORONOZ MATEO SALTOKI TRIKIDEAK 1:07:17
2 DIANA VECILLAS SAMPEDRO CAFES FORONDA DIDA KIROL 1:10:35
3 AINHOA ALVAREZ AJURIA GALDAKAOKO MOZOILO TRIAT 1:11:48
4 ITSASO GANGOITIA MAZORRIAGA AMANDARRI TRIATLOI KLUBA 1:14:44
5 DALDA BARAYAZARRA IRAZOLA INDARPAK KIROL KLUBA 1:16:06
GIZONEZKOAK
1 URKO HERRAN AGUILAR LEA LA BLANCA 0:59:11
2 IKER ORTIZ DE ZARATE NUÑEZ SALTOKI TRIKIDEAK 0:59:41
3 IBAN AZAROLA GORDO LEA LA BLANCA 0:59:41
4 JON GARCIA URIARTE TKRONO TRIATLON GETXO 0:59:45
5 UNAI PEREZ GUERRA SESTAO TRIATLOI TALDEA 1:00:04
EMAKUMEZKOEN SUPERSPRINTA
1 NAHIA ARRASATE LARREA AMANDARRI TRIATLOI KLUBA 0:39:26
2 MARIETA AGUIRREGOMEZCORTA A C.D.CICLISTA VIBIKE 0:40:16
3 USUNE BURGUI RODRIGUEZ C.D.CICLISTA VIBIKE 0:41:40
4 ZURIÑE BERGAZ GARAY SOCIEDAD CICLISTA BILBAINA 0:42:01
5 IRATI GARAIZABAL OLEAGORDIA MUGARRA TRIATLOI TALDEA 0:44:25
GIZONEZKOEN SUPERSPRINTA
1 URKO BADIOLA ANDUAGA GARRAITZ KIROL TALDEA 0:33:13
2 AIMAR OLIDEN LIZARRIBAR ATLETICO S.SEBASTIAN 0:34:24
3 JOKIN NANCLARES IBARGUCHI C.D.CICLISTA VIBIKE 0:35:35
4 ENEKO IBARZABAL FERNANDEZ ALARABI LEA-ARTIBAI MARKIN 0:35:46
5 MIKEL GARCÍA MARTÍN SOCIEDAD CICLISTA BILBAINA 0:36:11
Pablo Benito Garciak eta Montserrat Sanchez de las Matasek irabazi dute Gasteizko Maratoia
Bi urteko etenaldiaren ondoren, 2.500 lasterkari aritu ziren Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoian
Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño, Aiako I. Mendi Duatloiaren irabazleak
EHko mendi lasterketen zirkuituaren sailkapen nagusiaren buruan Iñaki Isasi eta Enara Oronoz daude
Skyrace des Matheysins mendi lasterketan aritu da Euskal Selekzioa
Mayi Mujika seigarren postuan helmugaratu zen emakumezkoen lehian eta Aitor Ajuria hamabigarren gizonezkoetan