MENDIKO LASTERKETAK

EMF-ko 2021eko Mendi Lasterketen Txapelketak

2021/04/01

Argazkiak: emf.eus

Pandemiaren bilakaera ikusita, Euskal Mendi Federazioak ez zuen aurreikusten 2021eko Mendiko Lasterketen Rankinga antolatzeko moduko gutxieneko lasterketa kopuru bat ospatzeko bermerik, eta horren ondorioz, eta azken urteetan lehiaketa mota hori aurrera ateratzeko federazioarekin lankidetza estuan aritu diren klubei jakinarazi ondoren, EMFFVMk 2021eko ekitaldia bertan behera uzteko erabaki ahartu zuen.

Behin erabakia hartuta, EMF-FVMk aditzera eman zuenez elkarlanean jarraituko zuen antolatzaileekin, lineako, bertikaleko eta ultra distantziako txapelketak aurrera ateratzen saiatzeko.

Orain berriz, aurtengo Mendi Lasterketen txapelketen egutegia aurkeztu dute, beti ere kontutan hartuta proba horiek eta beste batzuk egiteko, pandemiaren osasun-bilakaerak unean-unean dituen egoerak eta mugek baldintzatuko dutela.

1-Txapelketaren Izena: BUTS GASTEIZ-IRUÑEA Basque Ultra Trail Series

Modalitatea: ULTRA Data: UZTAILAK 23 / 25

Gasteiz-Iruñea proba maiatzaren 7an/9an egitea aurreikusia bazegoen ere, baina Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak mota honetako lasterketei ezarritako neurri murritatzaileak direla eta proba atzeratzea erabaki da. Izan ere, muga horiek zuzenean eragiten diete bai ibilbideari bai izena eman duten pertsonei, eta murrizketa batzuk planteatzen zituzten, Basque Ultra Trail Series zirkuituaren printzipioak eta filosofia erabat aldatzen zituztenak.

Irteera: Uztailaren 23an (ostirala), 22:00etan

Helmuga (gehieneko denbora): Uztailaren 25ean (igandea) 07:00etan (33 ordu).

Distantzia: 130 km.

Desnibel positiboa: 6.100 m.

Desnibel negatiboa: 6.200 m..

Gehieneko parte-hartzaile kopurua: 350.

Anoa-guneak: 11 + irteera eta helmuga

Gehieneko altuera: 1.493 m. (Beriain)

Gutxieneko altuera: 409 m. (Rotxapea, Iruñea).

2– Txapelketaren Izena: MITXARRO BIRA

Modalitatea: LINEA Data: URRIA 2 / 3

Data: URRIA 2 / 3

Distantzia: 27,51 km

Irteera: Araia

Helmuga: Araia

3-Txapelketaren Izena: MITXARRO BIRA

Modalitatea: KM BERTIKALA Data: URRIA 2 / 3

Distantzia: 4,8 km

Irteera: Araia

Helmuga: Araia

Euskal Mendi Federazioak urtero antolatzen dituenprobak dira Araian jokatzen direnak.  Bi modalitate izaten dira jokoan, lineakoa eta igoera bertikala.

Lasterketa bertikala, Araiako herria eta Aratz-eko gailurra batuko dituen ibilbideak, 4,8 kilometroko luzera eta 850 metroko desnibel positiboa ditu.

Lineakoa berriz, kategoria ezberdinetan lehiatzen da: senior mailakoek osatu beharreko ibilbideak 27,5 kilometroko luzera eta 1775 metroko desnibel positiboa izaten ditu. Kadete mailako korrikalariek aldiz, 12 kilometroko luzerari eta 815 metroko desnibel positiboari egin behar izaten diote aurre.