MENDIKO ESKIA

EMF-ak bertan behera utzi du 2020ko mendi lasterketen rankinga

2020/04/03

Argazkiak: emf.eus

Beste kirol askotan gertatzen ari den antzera, koronabirusak ere bete-betean jo du mendi jardueren egutegia

 

Lehenik mendiko eskiko txapelketak eta probak izan ziren bertan behera utzi behar izan ziren probak eta ondoren etorri zen eskaladako Espainiako Kopakoa. Orain berriz, mendi lasterketen egutegia izango da kalteak jasango dituena.

Pasa den martxoaren 12an, Euskal Mendi Federazioak bertan behera utzi edo atzeratu zituen bere esku zeuden kirol lehiaketa guztiak koronavirusaren hedapenak sortutako egoeraren bilakaera ikusita, eta hartu beharreko salbuespeneko neurriak aintzat hartuta.

Halaber, Euskal Selekzio ezberdinek ondorengo asteetan lehiatu behar zituzten probetan ez egoteko hautua ere egin zuen. Hau da, Europako hainbat kirol ekitaldi bertan behera gelditu ondoren, Euskal Mendi Federazioak, bere diziplinetako selekzio ezberdinek hurrengo datetan jokatu behar zituzten txapelketetan ez egotea erabaki zuen. Mendi eskiko Euskal Selekzioak, Cerlerren (Aragoi, Espainia) jokatu behar zituen Espainiako Txapelketak eta Eskaladako selekzioak aldiz, Espainiako Kopako lehen proba jokatu behar zuen Salamancan (Espainia).

Euskal Federazioak bestalde, martxoaren 21ean eta 22an Europako Mendietan (Kantabria) antolatuta zituen Mendi Eskiko Euskal Kopako probak ere bertan behera uztea erabaki zuen. Eta azkenik, martxoaren 21ean jokatzekoa zen eta mendi lasterketetako rankingaren barruan zegoen Kolaziño Egunak ere atzeratzeko erabakia hartu zuen.

Gauzak horrela zeudela baina, azken asteetan antolakuntza askok hainbat eta hainbat lasterketa bertan behera uztea edo atzeratzea erabaki ondoren, EMF-k Mendi Lasterketetako 2020ko Rankinga bertan behera uztea erabaki du. Udazkenerako atzeratu diren hainbat proba kontutan hartuta, eta aurretik jada programatuta zeuden lasterketak kontutan hartuta, dena ondo bidean joanda ere, lasterketen pilaketa arazoa ekiditeko asmoz, eta honek ekarriko lituzkeen arazoak kontutan hartuta, hartu du erabakia EMF-k.

Aurtengoa bertan behera utzita, datorren urtera begira lanean jarraitzen du federazioak. Aurten Rankinga osatu behar zuten lasterketek, datorren urtean lehentasuna izango dutela berretsi du EMF-k.

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...