EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen larruzko paletako Bizkaia Txapelketa hasia da
Aurtengo Emakumezkoen Larruzko Pilotako Bizkaia Paleta Txapelketan, IV. edizioa dena, guztira lau bikote arituko dira nor baino nor gehiago txapelaren bila: Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta, Nagore Martin-Maider Huizi, Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz eta Leire Galdos-Itsaso Erasun.
Lau jardunaldi izango dira orotara (urtarrilaren 2an, 9an, 16an eta 23an), eta final haundia hilaren 30ean egingo da. Jaialdiak igandero izango dira Bilboko pilotalekuan, eguerdiko 12: 00etatik aurrera, eta guztien arteko ligaxka batekin hasiko da, nahiz eta lehen fase hau ez den berez kanporaketa izango, lau bikoteak finalerdietara pasatuko direlako. Hori bai, finalerdiak zehazteko balioko du, lehen sailkatuek laugarrenen aurka jokatuko baitute eta bigarrenek hirugarrenen aurka, urtarrilaren 30ean egingo den finalerako txartela eskuratzeko asmoz.
Puntuazioak ere, beste edizioetako berdinak eta Innpalako formatuetan ohikoak direnak izango dira aurten ere. Lehia bakoitzaren garailea, hamabi tantoko hiru jokoetan onena izango delarik.
Igande honetan, urtarrilak 2, lehiatu den lehenengo jardunaldian, Uxue Agirresarobe eta Ariane Arrieta Nagore Martin eta Maider Huiziren aurka aritu dira. Ondoren, Amaia Irazustabarrenak eta Leire Etxanizek Leire Galdos eta Itsaso Erasun izan zituzten aurkari.
Esan bezala, emakumezkoen Bizkaiko IV. Pala Txapelketa igande honetan hasi da, hilaren 2an, goizeko 12:00etan eta ekitaldia zuzenean egon zen ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Lehenengo partidan, Nagore Martin eta Maider Huizi ziren faboritoak eta ez zuten hutsik egin, gazteagoa zen eta eskarmentu gutxiago zuen bikotearen aurrean garaipen erosoa eskuratuta (2-0). Bikote galtzailean Ariane Arrieta nahiko ondo ibili zen baina 17 urte besterik ez dituen Uxue Agirresarobek aldiz ez zuen bere mailarik onena erakutsi.
Bigarren norgehiagokari dagokionez, lehia polita eta orekatua ikusi zen, oso maila antzekoa duten bi bikoen artean. Ikuskizun ederra eman zuten lau palistek eta egia esan garaipena bata edo bestearen alde eror ziteken, azkenean Irazustabarrena eta Etxaniz nagusitu zirelarik (2-1).
Bizkaia Torneoaren lehen jardunaldiko emaitzak
Agirresarobe-Arrieta: 0 Martin-Huizi: 2 (8-12 / 8-12)
Irazustabarrena-Etxaniz: 2 Galdos-Erasun: 1 (9-12 / 12-9 / 12-10)
Hurrengo jardunaldiak
2. jardunaldia (urtarrilak 9):
-Amaia Irazustabarrena – Leire Etxaniz vs. Uxue Agirresarobe – Ariane Arrieta
-Leire Galdos – Itsaso Erasun vs. Nagore Martin – Maider Huizi
3. jardunaldia (urtarrilak 16):
-Leire Galdos – Itsaso Erasun vs. Uxue Agirresarobe – Ariane Arrieta
-Amaia Irazustabarrena – Leire Etxaniz vs. Nagore Martin – Maider Huizi
Finalerdiak hiilaren 23an jokatuko dira eta final handia 30ean eta txapelketa ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da.
Uterga eta Barricartek irabazi dute Iruñerriko erremonte txapelketa
Finalea Ezkurra II.a-Saldias bikoteari 35-31 irabazita
Bizkaia Torneoaren saio bikoitza jokatu zen asteburuan
Ostiralean, Ibarguren-Urrutia 0 Maldonado-Ibai Perez 3, Gaubeka-Gordon 3 Garate-D.Ruiz 0 eta larunbatean Fusto-Del Rio 2 Necol-Cambos 3
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Aurtengo edizioa berezia izango da kirola eta telebista uztartuko baitira, ETB1n astelehenero ERREMONTARI saioa izango delarik