EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen IV. Eskupilota Bizkaia Txapelketaren finalerdiak lehiatu dira
Pasa den martxoaren 18an hasi zen emakumezkoen Bizkaia eskupilota Torneoaren laugarren edizioa dagoeneko azken txanpan dago. Lehenengo jardunaldi horren ondoren, martxoaren 25ean Zallan eta apirilaren 1ean Zierbenan jokatu ziren hurrengo saioak.
Txapelketan aritu diren lau bikoteak honako hauek izan dira: Aldai eta Mendizabal; Arrizabalaga eta Agirre; Garai eta Gaminde; eta, azkenik, Larrarte eta Oses.
Ostiral honetan finalerdien txanda izan zen, non Aldai-Mendizabal vs. Larrarte-Oses eta Garai-Gaminde vs. Arrizabalaga-Agirre partidak lehiatu ziren. Azken jardunaldiko partiden emaitzak ikusita, bistakoa zen lau bikoteak pare-parean dabiltzala eta beraz ez zegoen faborito argirik finalerdietako bi partida hauetarako.
Lehen finalaurrekoan Aldai-Mendizabal eta Larrarte-Oses bikoteek neurtu zituzten indarrak. Amaia Aldaik bere trebetasuna erakutsi zuen eta partida bikaina burutu zuen Altuna III.a berak ere sinatuko lituzkeen gantxoz egindako bost tanto gauzatuta. Bere atzelaria ere aurreko lehietan baino askoz ere seguruagoa aritu zen eta, horri esker, garaipena erdietsi zuten ezer gutxi egin ahal izan zuen bikote gipuzkoarraren aurka (22-8).
Bigarren finalerdian berriz, Garai-Gaminde bikoa Arrizabalaga eta Agirreren aurka aritu zen. Azkenean, Arrizabalaga-Agirre bikotea finalean sartu zen bikote faboritoa mendean hartu ondoren. Gernikako aurrelaria izan zen partidako pilotaririk onena. Luze sakatu zuen Garminde urrun mantentzeko eta horri esker berehala 1-13 ipini ziren aurretik markagailuan. Hortik aurrera, bikote urdinak ondo kudeatu zuen abantaila eta partida ixten asmatu zuen (8-22).
Esku-pilotako Andrazkoen IV. Bizkaia Txapelketako finalerdietako jardunaldiko emaitzak
Lehen partida:
Aldai-Mendizabal: 22 vs Larrarte-Oses: 8
Bigarren partida:
Garai-Gaminde: 8 vs. Arrizabalaga-Agirre: 22
Txapela zein bikotek lortuko duen jakiteko txapelketako azken jardunaldira arte itxaron beharko dugu, izan ere, final haundia apirilaren 23an lehiatuko da 15:15etan (ETB1).
Asteburu honetan hasiko da E.H.-ko Ezker Paretako Kluben arteko Txapelketa
Guztira 76 klubek jokatuko dute aurtengo lehiaketa eta orotara 190 talde eta 500 pilotari inguru lehiatuko dira
IX. Antton Pebet Oroimenezkoa irabazi dute Muruak eta Aizpuruak
Final lehiatu batean Igoa eta Arbizuri 22-18 irabazi ostean
Emakumezkoen larruzko paletako Bizkaia Txapelketa hasia da
Emaitzak: Agirresarobe-Arrieta: 0 Martin-Huizi: 2 eta Irazustabarrena-Etxaniz: 2 Galdos-Erasun: 1