LASTERKETAK

Maddi Marquet eta Javier Fernandez, Basauriko Duatloian garaile

2022/04/13

Argazkiak: Euskadiko Triatloi Federazioa

Basauriko duatloiaren hogeita laugarren edizioan Euskadiko duatloi txapelak banatu ziren, esprint distantzian

 

Lasterketa Basaurin lehiatu zen pasa den igandean, apirilak 10, Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Bost kilometro korrika lehenengo, 20 kilometro bizikleta gainean eta beste 2’5 kilometro korrika proba amaitzeko. 115 partehartzaile zeuden izena emanda eta 95ek amaitu zuten.

Atletek, lehenengo eta behin, oinezko lasterketaren zatia osatu zuten. 5 kilometroko ibilbidea Artunduaga Kiroldegitik eta industrialdetik igarotzen zena. Sektore zoragarri honen ondoren, kirolariak bizikletara igo ziren bigarren zatiko 20 kilometro gogorrak egiteko. Azkenik, 2,5 kilometroko oinezko lasterketa batek erabaki zituen txapeldunen izenak.

Basauriko Duatloiari dagokionez, emakumezkoetan Maddi Marquet nagusitu zen, 1:12:08ko denbora eginda, atzetik Nuria Rodriguez (1:15:00) eta Ane Gurtubay sailkatu zirelarik (1:20:14).

Gizonezkoetan berriz, Javier Fernandez izan zen irabazlea,  1:00:26ko denboran helmugaratuta. Bigarren Aimar Murua (1:00:42) izan zen eta hirugarren Aitor San Vicente (1:01:02).

2022ko Basauriko Duatloia, Euskadiko duatloi sprint txapelketa ere izan zen, non emakumezkoen lehian Maddi Marquet nagusitu zen, Ane Gurtubay eta Susana Gandariasen aurretik. Gizonetan, Javier Fernandezek eskuratu zuen txapela, Aimar Murua eta Aitor San Vicenteren aurretik.

BASAURIKO DUATLOIA

Emakumezkoak

1 MARQUET FERRAN, MADDI  SALTOKI TRIKIDEAK   1:12:08

2 RODRIGUEZ SANCHEZ, NURIA SCDR ANAITASUNA   1:15:00

3 GURTUBAY ARTABE, ANE  GALDAKAOKO MOZOILO TRIAT   1:20:14

4 GANDARIAS OLEAGA, SUSANA SESTAO TRIATLOI TALDEA  1:20:21

5 CARRASCOSA GARCIA, MONICA  SESTAO TRIATLOI TALDEA   1:20:25

Gizonezkoak

1 FERNANDEZ VICARIO, JAVIER   ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO   1:00:26

2 MURUA POZA, AIMAR   ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO  1:00:42

3 SAN VICENTE ASTOBIZA, AITOR   ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO  1:01:02

4 BILBAO PEREZ, GONTZAL  SOCIEDAD CICLISTA BILBAINA ABM  1:01:23

5 GARCIA URIARTE, JON  TKRONO TRIATLON GETXO   1:01:31

EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA

Emakumezkoak

1 MARQUET FERRAN, MADDI   SALTOKI TRIKIDEAK   1:12:08

2 GURTUBAY ARTABE, ANE  GALDAKAOKO MOZOILO TRIAT   1:20:14

3 GANDARIAS OLEAGA, SUSANA  SESTAO TRIATLOI TALDEA  1:20:21

4 CARRASCOSA GARCIA, MONICA   SESTAO TRIATLOI TALDEA  1:20:25

5 KORKOSTEGI OIANGUREN, OLATZ   ALOÑA MENDI K.E.   1:20:59

Gizonezkoak

1 FERNANDEZ VICARIO, JAVIER   ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO  1:00:26

2 MURUA POZA, AIMAR   ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL   1:00:42

3 SAN VICENTE ASTOBIZA, AITOR   ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL PO  1:01:02

4 BILBAO PEREZ, GONTZAL   SOCIEDAD CICLISTA BILBAINA ABM  1:01:23

5 GARCIA URIARTE, JON   TKRONO TRIATLON GETXO   1:01:31

 

  • Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
Share This