EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko txapela jokoan izango da igandean
Astearte honetan, abenduaren 14an, lau eta erdiko Master LABORAL KUTXAko pilota mistoko final handiaren aurkezpena egin dute antolatzaileek partida jokatuko den Mungiako pilotalekuan bertan, goizeko 11.00etatik aurrera.
Han izan ziren, txapelaren lehian arituko diren Amaia Aldai eta Mirian Arrillaga pilotariak eta hauekin batera Ager Izagirre, Mungiako alkatea, Nagore Torre Ureta alkateorde eta kirol zinegotzia eta Bakarne Egia Larrauri, alkateorde eta gizartekintza eta berdintasunerako zinegotzia.
Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai elkarren aurka ariko dira beraz Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko Txapelketako finalean igande honetan, abenduaren 19an, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko duten lehia ikusgarrian.
Norgehiagoka eguerdiko 12:00etan hasiko da Mungiako Udal Pilotalekuan, non Arrillagak azken edizioan lorturiko tituloa defendatuko duen eta Aldaik, berriz, bere lehenengo txapela janzteko ahalegina egingo duen.
Arrillagak finalerdietan Enara Gaminderi irabazi zion (22-15) eta Aldaik bere aldetik, Olatz Arrizabalagari irabazita (22-19) eskuratu zuen finalerako sailkapena.
Estilo ezberdinen arteko lehia emango da finalean, aurrelaria atzelariaren aurka, pazientzia erasokortasunaren kontra, txapelduna eta txapeldungaia aurrez aurre.
Arrillagak bere bigarren txapela lortzea du helburu eta atzelaria izanda botera jokatzen saiatuko da, partida luzatzeari etekina aterako diolakoan. 2019ko edizioan jantzi zuen aurrenekoz txapela (2020koa ez zen egin), Miren Larrarte bidaniarrari 22-11 irabazi ondoren Barakaldoko pilotalekuan.
Amaia Aldai berriz aurrelaria da eta ahal duen bakoitzean jotzen du erasora tantoa amaitzeko asmoz. Plazandreak txapelketa irabaztetik dator Leire Garai eta Uxue Osesekin batera, non lehiaketako izarretako bat izan zen.
4 1/2 ko Eskuz Banakako IV Master Laboral Kutxa txapelketa- FINALA eta 3. eta 4. Postuak
Igandea 2021-12-19
Ordua: 12:00h
Mungiako udal pilotalekua
Lehenenengo partida, pilota mistoko nagusiak eskuz banakako 4 1/2ko 3. eta 4. postuak:
Enara Gaminde (Laukiz) vs. Olatz Arrizabalaga (Gernika)
Bigarren partida, pilota mistoko nagusiak eskuz banakako 4 1/2ko finala:
Miriam Arrillaga (Aginaga) vs. Amaia Aldai (Dima)
Ostiralean abiatuko da Banakako Pala Txapelketa
Urtarrilaren 28tik martxoaren 19ra jokatuko da eta InnPala-ko hamar palista arituko dira lehian
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak jokatu dira
Martin-Huizi eta Irazustabarrena-Etxaniz bikoteak neurtuko dira finalean hilaren 30ean
Juaneneak Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko du finalerdia
Aritz Zubiriren aurka 30-17 irabazi ondoren