EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cup txapelketa Villabonan
Larunbat arratsaldean jokatu ziren Emakume Master Cup txapelketako eskuz binakako aurrekanporaketak Villabonako pilotalekuan
Pasa den urtarrilaren 18an eman zitzaion hasiera, Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari eta asteburu honetan beste jardunaldi bat lehiatu da Villabonan.
17:00etan hasita, hainbat partidako jaialdia hartu zuen Villabonako Bearzana pilotalekuak, pilota goxuarekin jokatutako eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketako lau norgehiagoka izan zirelarik, hain zuzen ere.
Pilotalekuan bildutako zale ugariek lau partida orekatu eta zirraragarriak ikusteko parada izan zuten, txapelketak aurrera egin ahala pilotarien maila gora egiten ari dela argi geratu zelarik.
Aurreko astean Antzuolan bezala, Bartzelonatik etorritako bikote bat izan zen lehian (Adriana Salat eta Miriam Ballesta), oso itxura ona eman zutelarik nahiz eta azkenerako Nerea Sagarna eta Haizea Marijuan bizkaitarren aurka amore eman behar izan zuten 18-15eko emaitza estuarekin.
Are berdinduagoa izan zen Maialen Magunagoitia (Atxondo)-Jone Mateok (Lekeitio) eta Arantxa Arratibel (Ataun)-Aisha Etxeberriak (Amezketa) jokatu zuten partida, tanto bakarraren aldearekin lortu baitzuten gipuzkoarrek garaipena (17-18) eta bide batez hurrengo kanporaketarako txartela.
Uharteko Aizane Ibarrola eta Bergarako Eider Zubizarretak markagailuan abantaila haundiagoa tarteko lortu zuten ere garaipena Kortezubiko Amaia Zarrabeitia eta Andoango Izarne Oiarzabalen aurka (12-18).
Jaialdiko azken partidan Antzuolako Nagore eta Leire Galeano ahizpek erosoago irabazi zieten (9-18) Aiora Armendariz (Irunberri) eta Haizea Salanuevari (Andoain).
Lagunarteko partida bat ere egon zen, non Arrate Bergara eta Olatz Arrizabalagak osaturiko bikoteak 18-10 nagusitu zitzaien Leire Garai eta Nora Mendizabali.
Villabonan jokatutako jardunaldiaren emaitzak:
Amaia Zarrabeitia (Kortezubi)-Izarne Oiarzabal (Andoain) 12
Aizane Ibarrola (Uharte)-Eider Zubizarreta (Bergara) 18
Nerea Sagarna (Larrabetzu)-Haizea Marijuan (Santurtzi) 18
Adriana Salat (Bartzelona)-Miriam Ballesta (Bartzelona) 15
Maialen Magunagoitia (Atxondo)-Jone Mateo (Lekeitio) 17
Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa) 18
Aiora Armendariz (Irunberri)-Haizea Salanueva (Andoain) 09
Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola) 18
Lagunartekoa:
Arrate Bergara (Bergara)-Olatz Arrizabalaga (Gernika) 18
Leire Garai (Gasteiz)-Nora Mendizabal (Andoain) 10
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Hurrengo partidak, Deban, Otsailaren 16an
Maite Tolosa (Amezketa)-Eneritz Arrieta (Azkoitia)
Nerea Sagarna (Larrabetzu)-Haizea Marijuan (Santurtzi)
Paula Iturbide (Larrabetzu)-Onintza Egaña (Azpeitia)
Arantxa Arratibel (Ataun)- Aisha Etxeberria (Amezketa)
Irati Ugalde (Galdakao)-Izaskun Martin (Basauri)
Aizane Ibarrola (Uharte)-Eider Zubizarreta (Bergara)
Naiara Trigueros (Bera)-Ekiñe Otaola (Orduña)
Nagore Galeano (Antzuola)-Leire Galeano (Antzuola)
Plazandreak Txapelketako finala, astelehenean
Finalak abuztuaren 2an jokatuko dira Zornotzako pilotaleku eraberrituan, arratsaldeko 19.30etatik aurrera
Santio Txapelketako finalak jokatu ziren asteazkenean Villabonan
Gazteen mailan Olaizola eta Sorondo, eta nagusien mailan Urmeneta eta Aranguren izan ziren txapela jantzi zutenak
Emakumeen I. Pilota Masterreko lehen jardunaldia jokatu zen igandean
Haizea Salanueva-Irati Ruiz de Azua eta Ane Ibañez–Saez Arzamendi bikoteak nagusitu ziren