EUSKAL HERRIA KIROLA
EH Kirola eta Baiona Futbol Taldearen arteko akordioa sinatu da
Kike Zurutuza (EH Kirola), Jon Laplace Artano eta Guilhem da costa Mongabure (Baiona Futbol Taldea)
AKORDIOA DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA-BAIONA FUTBOL TALDEA, EH KIROLA PROIEKTUA SUSTATZEKO
Baionako Futbol taldea orain dela 5 urte sortu zen futbol ligan aritzeko asmoz, Baiona kulturalki girotzeko (kontzierto eta ekitaldi ugari egiten dituzte urtean zehar) eta Hegoaldeko euskaldunekin harremanak sendotzeko.
Egun, 50 jokakari, 200 bazkide eta 2000 jarraitzale baino gehiago dituzte.
Pasa den asteartean, otsailak 11, lankidetza akordioa egin dute Donostiko Sei Herri Kirol Elkartearekin, EH Kirola proiektua sustatzeko. Horren karira X. Euskal Herria Koparen antolaketan parte hartuko dute, Lapurdiko partiden antolaketaren ardura hartuz eta lurralde hartan egin beharreko gestioaz arduratuz
KIROLA ETA EUSKARA
Aritz Olagai: «Euskaraz aritzen diren entrenatzaileekin egiten dugu lan»
Aritz Olagai, kirola eta jarduera fisikoan aditua den psikologoarekin elkarrizketa
Aitor Xabier Ruiz de Luzuriaga: “Praktika komunitarioa abian jartzera goaz”
Kirol psikologo, kirol eta hizkuntza aholkulari. Kirolean euskara sustatzeko bideaz aritu gara berarekin
Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak bertan behera geratu dira
Covid 19aren hedapenari aurre egiteko jarritako neurriek ezinezko egin dute aurtengo edizioa lehiatzea