EUSKAL PILOTA
E.H-ko Kluben arteko Txapelketako eskuz binakako finalerdiak jokatu dira
Argazkiak: Euskadiko Pilota Federakuntza
Pasa den asteburuan jokatu ziren Euskal Herriko Eskuzko Herriarteko Txapelketako finalerdiak
Larunbatean eta igandean jokatu ziren finalerdiak Zumarragako Beloki pilotalekuan eta hilaren 25ean, finala lehiatuko da leku berean. Partida guztiak 11:00etan jokatuko dira, ikusle eta guzti, 16 hilabeteren ondoren.
Txapelketa honetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriartekoak irabazi dituzten herriek parte hartzen dute, baina aurten Nafarroako herriarteko txapelketa ez denez antolatu, 2019an Euskal Herriko txapelketa irabazi zuen taldeak jokatuko du Nafarroako ordezkariaren ordez. Zeanurik, hain zuzen ere.
Txapelketako partida guztiak Zumarragan jokatuko dira, izan ere, Zumarragak toki garrantzitsua du pilotaren historian eta Federazioarekin harreman estua du. GRABNI txapelketaren finala ere Zumarragan jokatuko da, irailaren amaieran. Zumarragak Gipuzkoako herriartekoa bi aldiz irabazi du eta aurtengo irailean bigarren garaipenaren 50. urteurrena beteko da, gainera. Zumarragak 2 eta 1 irabazi zion Zestoari, Zarauzko Zinema frontoian jokatu zen finalean.
Azkenean, Azpeitia eta Lezama ariko dira Euskal Herriko Herriartekoko txapelaren bila finalerdietan nagusitu ondoren. Azpeitiak larunbatean lortu zuen finalerako txartela, Amurrio 3 eta 0 garaituta, eta igandean berriz, Lezama nagusitu zen Zeanuriren aurkako lehian (2-1).
Esan bezala, lehen finalerdia larunbatean jokatu zuten Azpeitiak eta Amurriok, emaitzak honakoak izan zirelarik:
2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETA
FINALERDIAK / KADETEAK
AZPEITIA (Odriozola-Ezama) 22
AMURRIO (Diaz-Pikatza) 10
FINALERDIAK / GAZTEAK
AZPEITIA (Egiguren-Labaka) 22
AMURRIO (Arauzo-Salazar) 4
FINALERDIAK / NAGUSIAK
AZPEITIA (Alberdi-Murgiondo) 22
AMURRIO (Arregi-Iriarte) 16
Bigarren finalerdia berriz, igandean jokatu zen, non Zeanuriko ordezkariak Lezamakoen aurka aritu ziren:
2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETA
FINALERDIAK / KADETEAK
ZEANURI (Beitia-Egilior) 8
LEZAMA (Uriarte-Busket) 22
FINALERDIAK / GAZTEAK
ZEANURI (Artaraz-Beitia) 22
LEZAMA (Gomez-Zarraga) 2
FINALERDIAK / NAGUSIAK
ZEANURI (Erkiaga II-Erkiaga I) 7
LEZAMA (Hormaetxe-Bilbao) 22
Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko txapela jokoan izango da igandean
Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai elkarren aurka ariko dira Mungiako Udal Pilotalekuan
Urrizak eta Labakak irabazi dute Torneoko partidarik onena
34-40 gainditu zituzten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidan
Segurola eta Larrañaga kanpoan geratzeko zorian daude
Txapelketako zazpigarren jardunaldian, Juaneneak eta Aizpuru III.ak 27 eta 40 irabazi zuten Segurola eta Larrañagaren aurka