EUSKAL PILOTA
Donostiako Grand Slam txapelketako finalistak zehaztu dira
Donostiako Carmelo Balda pilotalekuak Donostia Grand Slameko finalaurreko partiduak hartu zituen pasa den larunbatean, bi norgehiagoketak oso estuak eta lehiatuak izan zirelarik.
Lehendabiziko finalerdian Aritz Erkiaga aurrelari ispartertarrak eta Unai Lekerika atzelari gernikarrak garaipena eskuratu zuten Diego Beaskoetxea aurrelari gernikarraren eta Imanol Lopez atzelari zumaiarraren aurka. Erkiaga eta Lekerika A multzoko lider iritsi ziren finalaurrekora, partidu guztiak irabazita, gainera. Beaskoetxeari eta Lopezi dagokienez, B multzoko bigarren iritsi ziren zita horretara, eta partidu bakarra galduta.
Berdintasuna izan zen ezaugarri nagusia partida osoan zehar, baina azkenean, Erkiaga eta Lekerika 0-2 gailendu ziren (13-15 eta 12-15).
Bigarren finalaurrekoak Xabi Barandika aurrelari gernikarra eta Nicolas Etcheto atzelari bidartarra Jean Olharan aurrelari pautarraren eta Jokin Del Rio atzelari gasteiztarraren aurka elkartu zituen.
Partiduak ezusteko garapena izan zuen, Barandika-Etcheto bikoak urduri hasi zuelako lehia eta aurreneko seta modu argian galdu zuen (5-15). Baina handik aurrera suspertu egin ziren eta bigarren seta irabazi ondoren (15-10), berdinketa hausteko jokoan ere nagusitu ziren (5-2), finalerako txartela eskuratuz.
TXAPELKETAKO EMAITZAK
A TALDEA:
- Jardunaldia, maiatzak 14: Goikoetxea-Irastorza 0-2 Aritz Erkiaga-Lekerika (8-15, 9-15)
- Jardunaldia, maiatzak 21: Aritz Erkiaga-Lekerika 0-2 Barandika-Etcheto (11-15, 14-15)
- Jardunaldia, maiatzak 28: Goikoetxea-Irastorza 2-1 Barandika-Etcheto (10-15, 15-12 eta 5-3)
B TALDEA:
- Jardunaldia: maiatzak 14: Beaskoetxea-López 2-1 Hormaetxea-Zabala (15-9, 12-15, 5-3).
- Jardunaldia, maiatzak 21: Hormaetxea-Zabala 1-2 Olharan-Del Rio (12-15, 15-14, 5-2).
- Jardunaldia, maiatzak 28: Beaskoetxea-López 2-0 Olharan-Del Rio (15-10, 15-11)
FINALERDIAK, ekainak 4: Beaskoetxea-Lopez 0-2 Aritz Erkiaga-Lekerika (13-15, 12-15) eta Barandika-Etcheto 2-1 Olharan-Del Rio (5-15, 15-10, 5-2).
FINALA, ekainak 11, 17.00: Erkiaga-Lekerika vs. Barandika-Etcheto
Antiguako finalak atzeratzea erabaki dute
Eguraldiak eta kantxaren egoerak bultzatuta hartu dute erabakia, ez baita egokia ez pilotarientzat ezta ikusleentzat ere
Donibane Lohizuneko Grand Slama irabazi dute Olharanek eta Lopezek
15-9, 11-15 eta 5-0 irabazi diote Tambourindeguy-Aldazabal bikoteari finalean
Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi du Plazandreak txapelketa
Olatz Arrizabalagak (Gernika), Irantzu Etxebestek (Bera) eta Nora Mendizabalek (Andoain) jantzi dute txapela