FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
David Salinas-Armendariz: “Ofizialtasunaren ordua da”
David Salinas-Armendariz: “Ofizialtasunaren ordua da”
Iritzi artikulu honetan David Salinas-Armendariz Eusko Jaurlaritzako letratuak aztertu egin du kirol alorrean euskal selekzioak izateko abagadune politikoa eta konklusio zehatza atera du: “Ofizialtasuna lortzeko ordua da”.
Ez du esaten erraza denik. Baina David Salinas-Armendariz letratua da Eusko Jaurlaritzan, eta ofizialtasunaren gaia ondo azertuta dauka eremu juridikoan. Oraingo honetan ofizialtasuna lortzeko abagadune politikoa aztertzen du, ibilbide juridikoa ere bai, jakina, baina azken finean erabaki politikoa izango da, eta horri begiratu behar diogu ezinbestez. Bada, horri kasu eginez aurrera egiteko aukerak egon badaudela nabarmendu du bere idatzian.
Hasteko, datu zehatz bat aipatzen du. Erreparatu egin die Euskal Herria Kirolak hauteskundeen aurretik alderdi politikoei bidalitako kuestionarioari emandako erantzunei. Eta erantzunak irakurrita, hauxe daukagu: une honetan EAEko parlamentuko errepresentazio osoaren %90a euskal selekzioen ofizialtasunaren alde dago.
Galdetegi horietan emandako erantzunak errepasatu nahi izanez gero, alderdi bakoitzaren loturetan irakur ditzakegu: EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU.
Salinas-Armendarizek honela azaltzen digu: EAJ-PNV eta EH Bildu beti izan dira ofizialtasunaren alde. Oraingo egoeran, gainera, gertuago ikusten ditu eman beharreko urratsak elkarrekin egiteko.
PSE-EE kasuan, galdetegian haiek esandakoa ekartzen du artikulura, ofizialtasuna lortzeko egin daitekeen bidearen alde daudela esateko: “Euskal Sozialistek errespetatu eta babestu egiten ditugu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko ekintzak abian jarri dituzten Euskadiko kirol-federazioek, berez borondatez, eta autorregulazioko esparru pribatuaren barruan”
Elkarrekin Podemos-IU alderdiaren jarrera irmoa dela dio. Haien errantzuna ekartzen du gogora: “Elkarrekin Podemos-IUk beti erakutsi du bere babesa euskal kirolaren aldarrikapenari, haren hedapenari, ofizialtasunari eta nazioartekotzeari. Nazioarteko lehiaketetan nahi duten euskal selekzioen parte hartzea eskatzen dugu“.
Beraz, EAEko Parlamentuko %90a. Gehiengo sozial eta politiko horretan, nabarmendu egiten du PSE-EE alderdiaren jarrera. Ez da ahaztu behar Espainia Estatuko gobernuaren buruan daudela.
Beste aldetik, mahai gainean jartzen du Pedro Sanchez estatuko presidente izendatzeko PSOE/Unidas Podemos gobernuak EAJ-PNVrekin sinatutako hitzarmena. Akordioaren 11. puntuan esaten da kiroleko ordezkaritza ofiziala izateko urratsak emango direla. Hori horrela sinatuta dago. Eman beharreko urratsetan, sintonia giro horretan emango direla pentsatuta, bidea zabalik egon daiteke: Kirol Lege berria egin beharko da eta estatuko kirol erakundeek gutxienez oztoporik ez jartzearekin nahikoa.
Pandemia ere aipatzen da artikuluan. Giro nahasia dago. Eta agenda politikoan kirola bakarrik ez dagoenez, ezin esan berez etorriko denik.
Dena den, erantzuna, azken lerroan: Ofizialtasuna. Gu ere bai, zergatik ez?
> Artikulua osorik irakurtzeko, gaztelaniaz, deia.eus webgunean zein ehkirola.eus webgunean ere, gure IRITZI sailera ekarri dugu eta.
✅ «EAEko ordezkaritza parlamentarioaren %90a euskal kirol selekzioen ofizialtasunaren alde dago»
➡️ «La hora de la oficialidad»
?️ David Salinas-Armendariz (Eusko Jaurlaritzako letratua)@deia_eus https://t.co/LoQKnPqJT5— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) July 30, 2020
Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan
Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Banakakoan ere sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban