MENDIKO ESKIA

Data berriak EMF-ren Mendi Eskiko Txapelketetarako

by | 2020/03/14

Argazkiak: emf.eus

Elur faltak sortzen dituen arazoak, aldaketak ekarri ditu Euskal Mendizale Federazioaren mendi eskiko txapelketen egutegian

 

Otsailaren 1ean Kandantxun (Aragoi) jokatu zen Causiat Extreme lasterketatik, EMF-ren Kopak geldialdi luzea izango du Bandres-Karoloren probak izan duen atzerapena kontutan hartuta. Izan ere, bertan jokatzekoak ziren, Euskal Herriko banakako txapelketaz gain, Kopako bi proba ere. Erlojuaren aurka egindako negoziazioei eta Aragoiko Federazioaren laguntzari esker, txapelketak lehiatzeko aukera egon zen otsailaren 16an.

Bandres-Karolo proba, azkenik martxoaren 14an eta 15ean jokatzea espero da, nahiz eta Cerlerren (Aragoi) jokatuko diren Espainiako Txapelketek, eskiatzaile askoren hutsunea ekar dezakeen.

Alta Ruta Pyrenek erabaki behar zuen taldekako txapelketa, baina hau ere bertan behera gelditu zenez, EMFko Kopa kinka larrian dago, dena ondo joanez gero, hiru lasterketa bakarrik jokatuko baitira. Regilen, Europako Gailurretan jokatuko dira horietako bi, eta araudiaren arabera, gutxieneko hiru jokatu behar dira.

Gutxienez, txapelketak jokatzeko aukera ez du galdu nahi EMFk. Horretarako, beste proba batzuetako antolatzaileekin akordio batera iristea lortu du. Linzan, martxoaren 1ean jokatu behar zen taldekako txapelketa, martxoaren 21era pasatzea lortu du EMFk, eta Regilen jokatuko da, beti ere elur faltak ez badu lasterketa bertan behera uzten.

Aldaketa hauek kontutan hartuta, hau izango da EMF-ren txapelketen egutegia gaur gaurkoz:

-Banakako Txapelketa: otsailaren 16an jokatu zen Panticosan (Club de Montaña Pirineos taldearen laguntzarekin)

-Taldekako Txapelketa: martxaoren 21ean izango da Europako gailurretan. Antolatzaile berria, “Andrés Regil” izango da.

-Txapelketa Bertikala: aurreikusita zegoen bezala geldituko da. Martxoaren 22an jokatuko da, hau ere Europako Gailurretan eta “Andres Regil” lasterketan.

Euskal Selekzioa Cerlerren

Ostegunean hasi eta igandera arte luzatuko dira 2020ko Mendi Eskiko Espainiako Txapelketak. Cerlerren (Aragoi, Espainia) izango dira urtero lez jokatzen diren txapelketak. Lau diziplina ezberdin izango dira jokoan: ostegunean errelebotako proba jokatuko da, ostiralean sprintak, larunbatean banakakoa eta igandean izango da proba bertikala. Euskal Selekzioko kide gehienek, hiru probatan hartuko dute parte. Hau da Iñigo Lariz eta Igor Alzelai hautatzaileek Cerlerrerako aukeratutako taldea:

SENIOR MAILA
Nahia Quincoces Altuna (Mendexa, Bizkaia, 1983).
Iñigo Martinez de Albornoz (Donostia, 1996).
Igone Campos Odriozola (Zumarraga, Gipuzkoa, 1991).
Axier Alonso Korkostegi (Oñati, Gipuzkoa, 1988).
Gartzen Elejabarrieta (Abadiño, Bizkaia, 1996).

23 URTEZ AZPIKOAK
Aitor Ajuria (Otxandio, Bizkaia, 1998).

JUNIOR MAILA
Rafa Urbizu Granados (Donostia, 2000)

JUBENIL MAILA
Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2001).
Hugo Gonzalez Gonzalez (Bilbo, 2003).
Sara Arregi Zubizarreta (Oñati, Gipuzkoa, 2003).

KADETE MAILA
Elur Zaldua Elortza (Donostia, 2004)
Haritz Arregi Zubizarreta (Oñati, Gipuzkoa, 2005)