TXIRRINDULARITZA

Daniel Felipe Martinezen garaipena Zamudion

by | 2022/04/07

Argazkiak: Itzulia.eus

Daniel Felipe Martinezek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko 185,6 kilometroko laugarren etapa, ostegun honetan (apirilak 7) lehiatu dena Gasteiz eta Zamudio artean.

Abiapuntuan txirrindularitzako zenbait izen handi ikusi ahal izan ditugu; besteak beste, Frantziako Tourreko zuzendari nagusi Christian Prudhommeren presentzia nabarmendu behar dugularik.

Eguneko lehen ihesaldia 15 gizonek osatu dute. Geraint Thomas, Pascal Eenkhoorn, Davide Formolo, MaurI Vansevenant, Oscar Rodriguez, Ruben Fernandez, Victor Lafay, Felix Grossschartner, Tsgabu Grmay, Cristian Rodríguez, Mark Donovan, Jefferson Cepeda, Bruno Armirail, Mikel Iturria eta Ruben Guerreiro txirrindularien taldea ibili da lasterketaren buruan.

Hala ere, tropelak ez die utzi tarte handia hartzen eta gehienez 3 minutuko aldea lortu dute. Etapa amaitzeko 24 kilometrora Victor Lafay (76, COF) txirrindulari frantziarrak atzean utzi ditu iheskideak eta tinko abiatu da helmugarantz.

Lafay 39 segundoko abantailarekin iritsi da azken kilometroetara, baina harrapatu egin dute helmugarako kilometro bakarra falta zenean. Garaipena lortzeko lehia oso estua izan da, eta Daniel Felipe Martinez nagusitu da Zamudioko helmugan, Alaphilippe mendean hartuta. Diego Ulissi izan da hirugarren. Pello Bilbao bosgarren helmugaratu da.

Sailkapen orokorrean, faboritoen arteko aldea mantentzen da beraz eta Primoz Roglic da lider, bost segundoko abantaila duelarik Evenepoelekiko. Daniel Felipe Martinez hirugarren postura igo da, helmugako denbora sariari esker, liderrarekiko 11 segundora. Pello Bilbao seigarren postuan kokatuta dago Roglicekiko 19 segundora. Ion Izagirren zortzigarren postuan da, 20 segundora.

4. etapako sailkapena

1 MARTINEZ POVEDA, Daniel Felipe  IGD  4:15:23

2 ALAPHILIPPE, Julian  QST  +00:00:00

3 ULISSI, Diego UAD     +00:00:00

4 ROGLIC, Primoz   TJV  +00:00:00

5 BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Peio  TBV  +00:00:00

6 AULAR SANABRIA, Orluis Alberto  CJR    +00:00:00

7 ALMEIDA GUERREIRO, Ruben Antonio  EFE  +00:00:00

8 MOLARD, Rudy   GFC    +00:00:00

9 VLASOV, Aleksandr    BOH      +00:00:00

10 BRAMBILLA, Gianluca   TFS      +00:00:00

Sailkapen nagusia

1 ROGLIC, Primoz   TJV      014:05:10

2 EVENEPOEL, Remco    QST +00:00:05

3 MARTINEZ POVEDA, Daniel Felipe  IGD +00:00:11

4 VLASOV, Aleksandr  BOH   +00:00:14

5 YATES, Adam IGD       +00:00:18

6 BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Peio  TBV  +00:00:19

7 VINGEGAARD, Jonas  TJV   +00:00:19

8 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion   COF  +00:00:20

9 ALAPHILIPPE, Julian    QST    +00:00:22

10 GAUDU, David    GFC       +00:00:32

Bestelako sailkapenen liderrak honakoak dira:

  • Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN)
  • Puntuak: Julian Alaphilippe (41, QST)
  • Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST)
  • Taldekakoa: Ineos-Grenadiers
  • Euskaldunik onena: Pello Bilbao (11, TBV)
  • Saiatuenaren saria (laugarren etapa): Victor Lafay (76, COF)

TXIRRINDULARITZA

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Helmugarako hamar kilometroren faltan erasoa jo zuen ezkiotarrak eta Sestaora bidean abantailari eutsita garaipena erdietsi zuen