TXIRRINDULARITZA

Daniel Felipe Martinezek eskuratu du 2022ko Itzulia

by | 2022/04/09

Argazkiak: Itzulia.eus

Daniel Felipe Martinezek (Ineos) bereganatu du 2022ko Euskal Herriko Itzulia, Eibarren hasi eta Arraten amaitu den azken etaparen ostean, non eguneko garaipena Ion Izagirre (Cofidis) ormaiztegiarrak eskuratu duen.

Davide Formolo (UAE), Nelson Oliveira (Mistar), Tony Gallopin (Trek Segafredo), Cristian Rodriguez (Total Energies) eta Xabier Mikel Azparren (Euskaltel Euskadi) izan ziren eguneko ihesaldi nagusiko lehen protagonistak baina Krabelinera heldu zirenean, Formolok atzean utzi zituen Gallopin eta Oliveira, eta buruan pasatu zuen mendate gaina.

Krabelinera ailegatuta ere Roglicek erasoa jo zuen helmugarako 41 kilometrora, eta berarekin batera eraman zituen Daniel Felipe Martinez (Ineos), Enric Mas (Movistar) eta Vlasov (Bora). Gerora heldu ziren Ion Izagirre (Cofidis) eta Evenepoel (Quick-Step) liderra.

Jeitsieran, Pello Bilbao, Izagirre, Vlasov eta Vingegaard geratu ziren lasterketaren buruan eta handik gutxira Formolorekin bat egin zuten. Urkaregiko aldapetan, boskotearen aldea 30 segundo ingurukoa zen liderraren, Daniel Felipe Martinezen, eta Roglicen taldetxoarekiko.

Behin Elgoibar atzean utzita, helmugarako 14,5 kilometrora, Evenepoelek eta Martinezek aurreko bostak harrapatu zituzten eta orduan Izagirre, Soler eta Daniel Felipe Martinez aurrera egin zuten. Saiakera hori ere Evenepoelek bota zuen behera, eta orduantxe iritsi zem geldialditxoa Itzulia jokatzen ari zirenen taldera,

Usartzan gora berriz, Ion Izagirre, Vlasov, Daniel Felipe, Vingegaard eta Soler bakarrik geratu ziren eta hala, etapako garaipena bost txirrindulari horien artean jokatu zuten, Izagirre izan zelarik azkarrena Arrateko helmugan.

Horrenbestez, helmugan, Izagirre lehenengo, Vlasov bigarren, Marc Soler hirugarren eta Dani Martinez laugarren, denak denbora berarekin; podiuma, berriz, Dani Martinezek, Ion Izagirrek (11 segundora) eta Aleksandr Vlasovek (16ra) osatu dute. Azkenerako, Pello Bilbaok bosgarren tokian amaitu du, 32 segundoko atzerapenarekin, haren aurretik Remco Evenepoel izan da, 21era.​

6. etapako sailkapena

1 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion   COF    3:47:07

2 VLASOV, Aleksandr    BOH      +00:00:00

3 SOLER, Marc   UAD     +00:00:00

4 MARTINEZ POVEDA, Daniel Felipe  IGD   +00:00:00

5 VINGEGAARD, Jonas   TJV       +00:00:03

6 BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Peio  TBV    +00:00:13

7 EVENEPOEL, Remco    QST     +00:00:24

8 LOPEZ PEREZ, Juan Pedro    TFS      +00:00:52

9 FORMOLO, Davide   UAD    +00:01:29

10 GALL, Felix    ACT     +00:01:41

Sailkapen nagusia

1 MARTINEZ POVEDA, Daniel Felipe   IGD     021:59:36

2 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion   COF    +00:00:11

3 VLASOV, Aleksandr    BOH    +00:00:16

4 EVENEPOEL, Remco    QST       +00:00:21

5 BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Peio   TBV   +00:00:32

6 VINGEGAARD, Jonas  TJV    +00:00:32

7 SOLER, Marc   UAD     +00:01:26

8 ROGLIC, Primoz    TJV      +00:03:18

9 MAS NICOLAU, Enric  MOV    +00:03:55

10 URAN, Rigoberto    EFE     +00:05:03

Bestelako sailkapenen liderrak honakoak dira:

  • Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN)
  • Puntuak: Daniel Felipe Martínez (63, IGD)
  • Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST)
  • Taldekakoa: Ineos-Grenadiers
  • Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)
  • Saiatuaren saria (seigarren etapa): Ion Izagirre (71, COF)
  • Ihesaldi luzeenaren saria: Ibon Ruiz (206, EKP)

TXIRRINDULARITZA

Durango-Durango Emakumeen Saria

Durango-Durango Emakumeen Saria

Uztailak 26ko lasterketa honetaz aparte, egunotan emakumezkoen profesional mailako beste bi lasterketa lehiatuko dira Nafarroan