EUSKAL PILOTA
Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute
Galarreta pilotalekuan aurkeztu berri dute Buruz Buruko Erremonte Txapelketako 39. edizioa, non guztira sei erremontistek izango dute txapela eramateko aukera: Urriza, Barrenetxea IV.a, Juanenea, Ansa II.a, Aizpuru III.a eta Zubiri.
Datorren larunbatean, uztailak 31, hasiko da Buruz Buruko Erremonte Txapelketa: Zubiri (aurreko sailkatze fasearen irabazlea), Ansa II.a eta Aizpuru III.aren artean lehiatuko da azken ligaxkara pasatzeko txartela.
Txapelketan sartzeko hasierako faseko azken partida irabazi zuen asteartean Aritz Zubiri goizuetarrak, 30-25 Zaldua II.aren kontra eta orain lehiaketako lehen fasean, hiruko ligaxka jokatuko du Ansa II.arekin eta Aizpuru III.arekin. Ligaxka honetan bigarren eta hirugarren sailkaturikoak txapelketatik at geratuko dira. Sailkapena berriro ere lorturiko puntuen arabera neurtuko da eta hiru partida jokatuko dira. Txapelketako partida guztiak ostegunetan eta larunbatetan jokatuko dira, 17:00etan hasita.
Beraz, lehen ligaxkako bigarren partida abuztuaren 5ean jokatuko da eta hirugarrena abuztuaren 7an. Lehen sailkatua finalerdietako bigarren ligaxkara pasatuko da, eta han zain izango ditu txapela jantzeko faborito nagusiak diren erremontistak: Urriza, Barrenetxea IV.a eta Juanenea. Denek denen aurka jokatuko dute sei jardunaldi edo partidatan. Lehen sailkatua irailaren 11ko finalera pasatuko da eta bigarren eta hirugarren sailkatuak irailaren 4an jokatuko den finalaurrekoan arituko dira.
Ligaxka ixten duena txapelketatik kanpo geldituko da. Sailkapena berriro puntuen bidez egingo da. Berdinketa izanez gero, berdinduak daudenen arteko lehiako emaitza hartuko da kontuan, eta berdinketa hirukoitza izanez gero, tanteo orokorra aintzat hartuko da.
Finalerdietako ligaxkako aurreneko partidan, tradizioa den bezala, aurreko edizioko txapelduna (kasu honetan Urriza), eta lehen ligaxkako txapelduna neurtuko dira abuztuaren 12an. Barrenetxea eta Juanenea berriz, abuztuaren 14an arituko dira nor baino nor gehiago eta gainontzeko lau jardunaldiak hilaren 19an, 21ean, 26an eta 28an lehiatuko dira.
Oriamendi Torneoa gaur hasiko da bi partidurekin
Ostegun honetan hasiko den txapelketan guztira sei bikotek hartuko dute parte
Aurtengo Palako Banakako Txapelketa aurkeztu dute
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi izango dira
2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa azken txanpan sartu da
Datorren ostiralean lehiatuko da aurreneko finalaurrekoa, Maiz (Behar Zana) eta Espinal (Uharte) arituko direlarik elkarren aurka