HERRI KIROLAK
Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa jokatu zen Gautegiz-Arteagan
Aritz Martinek eta Valentina Rangelek irabazi dute Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa
Gautegiz Arteagan jokatu zuten pasa den igandean, irailak 5, Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa, non 5 emakume eta 9 gizon aritu ziren nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko lehia bizian, azkenean Aritz Martin gernikarra eta Valentina Rangel getxoztarra nagusitu zirelarik.
Emakumezkoetan zein gizonezkoetan alde estua egon zen lehenengo bien artean. Sei minutu eta 32 ehunenetan amaitu zituen lanak Martinek eta hamalau segundo gehiago behar izan zituen Patrik Saitua gautegiz arteagarrak. Atzetik Ibai Sanz eta Oier Ibergallartu sailkatu ziren zazpi minutu eta hemeretzi segundoko denborarekin, milarenengatik erabaki zirelarik hirugarren eta laugarren postuak.
Emakumezkoetan berriz, bi segundoko aldea egon zen lehenengo bien artean. Zortzi minutu eta hamabi segundoko marka egin zuen Valentina Rangel txapeldunak, eta Irantzu Onaindia gernikarra geratu zen txapeldunorde. Iraide Gezuraga arratzuarrak osatu zuen podiuma, bederatzi minutu eta 52 segundoko denbora eginda.
Bizkaiko txapelketaz gain, Gautegiz Arteagako frontoian batu zirenentzat aizkora eta harri jasotze saioak eskaini zituzten. Aizkoran, Atutxa II eta Gisasola IVak eman zuten erakustaldia, eta Gisasola Va aritu zen harriak jasotzen.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak:
1 Valentina Rangel 8 minutu eta 12 segundo
2 Irantzu Onaindia 8 minutu eta 14 segundo
3 Iraide Gezuraga 9 minutu eta 52 segundo
4 Amaia Mendinueta 10 minutu eta 4 segundo
5 Aiora Otazua 10 minutu eta 42 segundo
Gizonezkoak:
1 Aritz Martin 6 minutu eta 32 segundo
2 Patrik Saitua 6 minutu eta 46 segundo
3 Ibai Sanz 7 minutu eta 19,31 segundo
4 Oier Ibergallartu 7 minutu eta 19,51 segundo
5 Kyler Rimmer 7 minutu eta 30 segundo
6 Xabier Rodriguez 7 minutu eta 34 segundo
7 Jon Tobarra 7 minutu eta 36 segundo
8 Xabat Erleaga 7 minutu eta 50 segundo
9 Beñat Obieta 7 minutu eta 51 segundo
Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran garaile, Euskal Herriko trontza misto txapelketan
Bigarren Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena sailkatu ziren eta Sela Goñi eta Jesus Goñik osatu zuten podioa
Jokin Eizmendik irabazi du Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa
Iñigo Eizagirre izan da bigarren, Jon Unanue hirugarren eta Aimar Galarraga laugarren
Mikel Larrañagak irabazi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketa
Azpeitiarraren ondoren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra