EUSKAL PILOTA
Bizkaia Torneoaren bigarren jardunaldia lehiatu da
Argazkiak: Innpala
Pasa den larunbatean, apirilak 3, arratsaldeko 17:00etan hasita, 2021eko Bizkaia Torneoa Nazioarteko Openaren bigarren jardunaldia jokatu zen, Maldonado-Ibai Perez vs. Gaubeka-Gordon eta Necol-Cambos vs. Ibarguren-Urrutia norgehiagokak izan zirelarik.
Aurreneko partiduan, Maldonado eta Ibai Perezek 3-2 (10-6,8-10,6-10,10-5,10-5) irabazi zioten Gaubeka-Gordon bikoteari. Ibai Perez Maldonado gazte argentinarrarekin batera jokatu zuen eta Banakakoaren txapela lortzeko erakutsitako maila berretsi zuen, Gaubeka eta Gordon bezalako aurkari gogorrei merezimendu osoz irabaztea lortu zutelarik. Bikote bizkaitarrak ez zuen partidu txarra jokatu baina ez zuen partidu borobilik egin eta horrek eragotzi zien garaipena eskuratzea, hala ere bi joko eginda lidergoari eustea lortu zuten.
Bigarren partiduan Necol eta Cambos erraz nagusitu ziren Ibarguren-Urrutiaren aurka 3- 0 (10-6,10-4,10-8). Baionako atzelaria bikain aritu zen sakearekin eta aurrean Necolek tantoa amaitzen ederki asmatu zuen. Ibarguren eta Urrutia berriz bere ohiko mailatik urruti ibili ziren eta ez zuten aukerarik izan.
Apirilak 3ko emaitzak (17:00, Bizkaia Frontoia)
Necol-Cambos 3 Ibarguren-Urrutia 0
Gaubeka-Gordon 2 Maldonado Ibai Perez 3
Hurrengo jardunaldiak:
Apirilak 9, 18:30 Bizkaia Frontoia
Ibarguren-Urrutia vs. Maldonado-Ibai Perez
Gaubeka-Gordon vs. Garate-Ibargaray
Apirilak 16, 18:30h, Bizkaia frontoia
Gaubeka-Gordon vs Ibarguren-Urrutia
Maldonado-Ibai Pérez vs Necol-Cambos
Bizkaia Torneoa
3 fase izango ditu txapelketak:
a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).
Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.
Plazandreak Txapelketako finala, astelehenean
Finalak abuztuaren 2an jokatuko dira Zornotzako pilotaleku eraberrituan, arratsaldeko 19.30etatik aurrera
Santio Txapelketako finalak jokatu ziren asteazkenean Villabonan
Gazteen mailan Olaizola eta Sorondo, eta nagusien mailan Urmeneta eta Aranguren izan ziren txapela jantzi zutenak
Emakumeen I. Pilota Masterreko lehen jardunaldia jokatu zen igandean
Haizea Salanueva-Irati Ruiz de Azua eta Ane Ibañez–Saez Arzamendi bikoteak nagusitu ziren