PILOTA/EUSKAL SELEKZIOA
Bixintxo Bilbaori gertatutakoa #BerriroGertaEzDadin

Eskabidearen babes modura, atxikimendu zerrenda zabaldu dugu FIPVk Iruñean duen egoitzan aurkezteko.
Halaber, deialdia egin dugu, martxoaren 16an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Arrangoitzen Bixintxo Bilbaok jokatuko duen partidara euskal ikurrekin (Ikurrinarekin zein Nafarroako banderarekin) joateko, Bixintxori elkartasuna adierazi eta gure eskabideen alde egiteko.
→ Eman zure atxikimendua
→ Orain arteko atxikimenduak: [signaturecount id=”1″] #BerriroGertaEzDadin
OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU
Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean opari ; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean
VIII. EH Koparen finala, Amorebietan jokatuko da, irailaren 1ean
VIII. Euskal Herria Koparen finala Amorebietan joaktuko da, Urritxe futbol zelaian, irailaren 1ean, larunbata, 16:00tik hasita. Sarrerak 7 €, salbu Amorebieta Klubeko bazkideak eta 14 urtetik beherakoak.
Eibar – Real Sociedad, abuztuaren 31n, III. EHTxapelari hasiera emateko
Eibar – Real Sociedad partidak hasiera emango dio III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioari. Abuztuaren 31n jokatuko da, ostiralarekin, Ipuruan, gaueko 22:00etan.