ARRAUNA
Bi bandera irabazi ditu asteburuan Ondarroako emakumezkoen traineruak
Azken egunetan lehiatutako bi banderak irabazi ditu Ondarroako emakumezkoen traineruak
Duela urte bi uretaratutako traineruak garaipenak pilatzen jarraitzen du, asteburu honetan nagusitasun osoz irabazi dituelarik Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulia eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsiera.
Iragan ostiralean, martxoak 19, eskuratu zuten lehen bandera ondarrutarrek, Bilboko uretan. 23.37,21ko denborarekin nagusitu zen Ondarruko trainerua, bigarren Deustu A izan zen 22 segundora helmugaratuta eta Isuntzako emakumeek osatu zuten podiuma estropada ona eginda hauek ere (24.37,66).
Eguraldi kaxkarrari aurre egin behar izan zioten arraunlariek, euriari eta haize bolada hotzei, baina hala ere estropada ona egin zuten ondarrutarrek. Lehen palakadetatik martxa ona hartu zuten, eta azkenean aurretik irtendako Isuntza eta Deusto B mendean hartzeko gai izan ziren. Hasiera bikaina egin zuten, eta gutxika aldea handitzen joan ziren. Aurretik irtenda zegoen Deusto B laster harrapatu zuten, eta Isuntzari ere helmugara ailegatu baino arinago aurrea hartu zieten, hartara bandera etxera eramatea lortu zutelarik.
Igandean berriz, martxoak 21, lehiatu zen Portugaleteko Traineru Jaitsieran ere erraz nagusitu zen Antiguako Ama-ko emakumeen trainerua. Ondarrutarrek 16.50,00ko denbora baliatu zuten zuten proba amaitzeko, Lutxana bigarren sailkatuak baino 13,9 segundo gutxiago. Ondarrutarrak azkar irten ziren hasieratik, eta erritmo horri eustea lortu zuten helmuga igaro arte.
Duda gabe, denboraldi-aurrea bikain hasi dute Nagore Osororen agindupean aritzen diren arraunlariek, taldeari motibaziorik ez zaio falta, eta denboradi-aurrean lorturiko emaitza onak datorren denboraldia motibazioz beteta hasteko arrazoi indartsua dira.
Bizkaia zein Gipuzkoako Arraun Txapelketak lehiatu berri dira
Orio eta Ondarroa emakumezkoetan eta Hondarribia eta Santurtzi gizonezkoetan nagusitu dira Gipuzkoako eta Bizkaiko Arraun Txapelketetan
Bizkaiko Traineru Txapelketa Lekeition
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, gizonak hiru txandetan arituko dira eta emakumezkoak txanda bakarrean
Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion
Itsasoan izango da estropada, eta Gipuzkoako emakumezkoen eta gizonezkoen ontziek parte hartuko dute lehian