HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gazteko neskek eta mutilek irabazi dute Nafarroako sokatira txapelketa
Pasa den urriaren 16an eman zitzaion hasiera aurtengo Nafarroako sokatira txapelketari Leitzan, ekitaldi horretan bi kategorietako lehenengo jardunaldia lehiatu zelarik: gizonezkoak aritu ziren zortzinaka eta 620 kiloz azpiko kategorian eta emakumezkoak seinaka, 375 kiloz azpikoan.
Gizonen lehian bost talde aritu dira nor baino nor gehiago txapelaren bila: Amaiur, Antsoain, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea. Beti Gazte gailendu zen aurreneko jardunaldian Txantrea eta Berriozarren aurretik.
Emakumezkoetan berriz, sei taldek neurtu dituzte indarrak: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea. Hemen ere Beti Gaztek irabazi zuen lehen jardunaldian, atzetik Txantrea eta Berriozar sailkatu zirelarik.
Larunbat honetan berriz, urriak 23, maila hoietako bigarren eta azken jardunaldia jokatu da Barasoainen, bertan banatu direlarik aurtengo Nafarroako lehen txapelak.
Eta azkenean, Nafarroako sokatira txapelketa irabazi du Lesakako Beti Gaztek, bi kategorietan Txantreari irabazita Barasoainen jokatutako finaletan. Emakumezkoetan, Amaiur izan da hirugarren eta gizonezkoetan Berriozar.
Emakumezkoen Beti Gazteko seikote txapeldunean, Amaia Leiza, Irantzu Goienete, Maria Iantzi, Maialen Lopez, Ainhoa Ubiria eta Arritxu Muxika aritu ziren tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile zutela. Gizonezkoetan, berriz, Joxe Angel Mitxelena, Oskar Telletxea, Guy Larralde (Ezpeleta), Unai Gurrutxaga, Beñat Ordoki, Iñigo Alzugarai, Eneko Saldias eta Paskual Taberna aritu ziren, Julen Palenzuela entrenatzaile zutela.
Gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketaren ondoren, txapelketa mistoaren txanda izango da, non sei talde arituko dira lanean, zortzinaka (lau emakume eta lau gizonezko), 550 kiloz azpiko kategorian: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea. Lehen jardunaldia Antsoainen jokatuko dute urriaren 30ean eta bigarrena eta azkena azaroaren 6an Elizondon.
600 kiloetako txapela irabazi du Gaztedi A taldeak
Hiru jardunaldien ostean, Gaztedi Ak 20,5 puntu lortu ditu, Goiherrik 18,5 eta Gaztedi Bk 15
600 kiloetako lehen jardunaldia jokatu da
Goiherri-Erandion jokatutako saioan, Gaztedi A zein Goiherrik 6,5 puntu bildu zituzten
Gaztedi A taldeak irabazi du 640 kiloko Euskadiko txapela
Merezimendu osoz eskuratu du kategoria honetako txapela, hiru jardunaldietan onena izanda